Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiar turista bat larri zauritu dute Berlinen, Holokaustoaren Memorialean, labanaz egindako eraso batean

Ez dago argi zein den erasoaren motibazioa. Poliziak susmagarri bat atxilotu du.
Iragarkia
20250221213341_alemania-ataque-berin_
18:00 - 20:00
Pertsona bat larri zauritu dute Berlinen, Holokaustoaren Memorialean, labanaz egindako eraso batean

30 urteko espainiar turista bat larri zauritu dute Berlinen (Alemania), Holokaustoaren Memorialean labanaz egindako eraso batean, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak susmagarri bat atxilotu, eta labana bat aurkitu du erasoa izan den lekuan bertan.

Oraindik ez dago argi zein izan den erasoaren motibazioa, ezta gertatu den lekuak horrekin lotura duen ere.

Holokaustoaren oroigarria sinbolismo handiko gunea da, Bigarren Mundu Gerran naziek hil zituzten 6 milioi juduak omentzen baitituzte bertan.

Memoriala Berlingo erdigunean dago, Brandenburgoko atetik eta AEBren eta Frantziaren enbaxadetatik gertu.

Erasoa hauteskunde orokorrak egiteko bi egun falta direnean egin dute. Inkesten arabera, litekeena da eskuin-muturreko alderdi bat bigarren bozkatuena izatea 90 urtean lehen aldiz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X