Gutxienez bederatzi hildako, tartean lau kazetari, Israelek Gaza iparraldean egindako eraso batean
Gutxienez bederatzi pertsona hil ditu Israelek, tartean lau kazetari, Gaza iparraldean ibilgailu zibil baten aurka egindako erasoan, Wafa Palestinako albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez.
Erasoa eguerdian gertatu da, Beit Lahia herrian, eta Safa eta Sanad agentzia palestinarren tokiko iturriek baieztatu dutenez, Erresuma Batuan egoitza duen Al Jair Fundazioaren ibilgailu bat jo du Israelek airetiko eraso batean.
Kazetariak Babesteko Palestinako Zentroak (PJPC) X sare sozialeko bere kontuan zabaldu duenaren arabera, hildako kazetariak Gazako Zerrendako laguntza humanitarioaren egoerari buruzko dokumentazio lana egiten ari ziren, eta "gerrako krimena" izan da, "prentsa askatasunaren, komunikabideetako langileen eta langile humanitarioen aurkakoa".
"Nazioarteko komunitateari dei egiten diogu erasoa gaitzesteko, ikertzeko eta krimenaren erantzuleei kontuak emateko", azpimarratu du gobernuz kanpoko erakundeak.
Palestinako Kazetarien sindikatuaren esanetan, bederatzi hildakoetatik lau honako hauek dira: Bilal Abu Matar editore palestinarra, Mahmud al Sarraj, Bilal Aqila eta Mahmud Asleem kamerariak.
Beste biktimetako hiru gutxienez Erresuma Batuan egoitza zuen Al Khair Fundazioaren ibilgailu batekin laguntza banatzeko lanean ari zen elkarte humanitario bateko kideak omen ziren, baina oraindik ez dute baieztatu.
Israelgo Armadak onartu egin du herri horretan eraso egin duela, "segurtasun indarrentzat mehatxu bat zen hegazkin ez-tripulatu bat erabiltzen ari ziren bi terroristaren aurka".
Gero, "beste zenbait terrorista bertaratu dira dronea jasotzera, eta ibilgailu batean sartu dira", eta auto horren kontra egin du, X sare sozialeko bere kontuan esan duenez.
Israelek milizia armatuen jarduerak finantzatzeko taldea izatea leporatu izan dio Al Jair Fundazioari (Erresuma Batuan eta Turkian ditu egoitzak), Gazan "jarduera humanitarioaren mozorropean arituta", eta gutxienez Hamaseko goi funtzionario bat kontratatu izana.
Gazako Osasun Ministerioaren hitzetan, bederatzi "martiri" iritsi dira Gaza iparraldeko Indonesiar Ospitalera, "Israelek gaur Zerrendan egindako erasoaren ondorioz".
Ondorengo ohar batean, Hamasek "sarraski berri eta lazgarria" gaitzetsi du. Horren arabera, "etsaiak herri palestinarraren aurka egindako gerrako krimenen jarraipena" da, eta "okupazioak erasoarekin jarraitzeko eta nazioarteko lege eta konbentzio guztiekiko mespretxua erakusten duen gorakada arriskutsua".
Oharrean gaineratu duenez, Israel "nahita ari da Gazan su-eten akordioaren ezarpena eta presoen trukea osatzeko edozein aukera sabotatzen, bitartekariei eta nazioarteko komunitateari erronka nabarmena botata".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.