AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vancek iradoki du AEBk Groenlandiaren atxikimendua negoziatuko duela Danimarkarengandik banantzen denean

JD Vance presidenteorde estatubatuarrak tropa estatubatuarren aurrean esan duenez, Danimarkak "huts egin du" Groenlandia babesteko lanean. "Base hau gaur baino seguruagoa zen duela 30 edo 40 urte, gure aliatuetako batzuk ez dutelako behar zuten neurria eman", esan du.
Iragarkia
20250328191831_vance-groenlandia_
18:00 - 20:00
Groenlandiako base militar estatubatuarra bisitatu dute JD Vance AEBko presidenteordeak eta emazteak

AEBko presidenteordeak, JD Vancek, Groenlandiako Pituffik base espazialetik ostiral honetan iradoki duenez, Ameriketako Estatu Batuek lurraldearen atxikimendua negoziatuko dute autodeterminazioari buruzko erreferendum baten bidez Groenlandia Danimarkarengandik independizatzen denean. 

"Gure ustez, groenlandiarrek autodeterminazioaren bidez aukeratuko dute Danimarkatik independizatzea, eta gero elkarrizketak izango ditugu Groenlandiako herriarekin. Hala ere, etorkizunean urrunegi dagoen zerbaiti buruz hitz egiteko goizegi dela uste dut", adierazi du.

Danimarkak Groenlandia babesteko lanean "huts" egin duela ziurtatu du Vancek tropa estatubatuarren aurrean. "Base hau gaur baino seguruagoa zen duela 30 edo 40 urte, gure aliatuetako batzuk ez dutelako behar zuten neurria eman", esan du. 

"Danimarkaren aldetik kritika asko izan dira, bai eta Trumpen Administrazioaren, presidentearen, neure eta gure administrazioko beste kide batzuen aurkako eraso asko ere, egia dena esateagatik: Danimarkak ez duela lan ona egin Groenlandiako herriaren segurtasuna bermatzen", nabarmendu du.

Ildo horretan, "iraganean segurtasun aliantza garrantzitsuak egon direla onartzeak ez du esan nahi aliatuekin desadostasunik ez dagoenik". "Ez dago beldurtzeko, iraintzeko edo gaia nahasteko inongo beharrik", esan du.

Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandia indarrez bereganatzeko dituen asmoei buruz galdetuta, Vancek nabarmendu du AEBk "Groenlandiako herriaren autodeterminazioa errespetatzen" duela.

"Donald Trump presidenteak uste du Groenlandia garrantzitsua dela, Estatu Batuen segurtasunerako ez ezik, baita munduko segurtasunerako ere, eta, jakina, baita Groenlandiaren segurtasunerako ere", adierazi du, baina lurraldea Washingtonen "aterkipean" egotea "askoz hobea" izango litzatekeela gaineratu du.

Vancek berretsi duenez, aliatuek "ez diote eutsi beharrezkoa zen erritmoari" Txinak eta Errusiak eskualdean dituzten interes gero eta handiagoen aurrean. "Danimarkak ez du nahikoa egin base honi eusteko, gure tropak mantentzeko eta, nire ustez, Groenlandiako herria Errusiaren, Txinaren eta beste nazio batzuen eraso oldarkor askotatik salbu mantentzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaintzeko", esan du.

Hala, horren esanetan, AEBk "Artikoko liderra" izan beharko luke. "Badakigu, hala ez bada, beste nazio batzuek beteko dutela geratzen den hutsunea", argudiatu du, eta lurraldean "baliabide gehiago" inbertituko dituztela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X