Trump muga-zergen inguruan akordioak lortzeko prest dago "proposamen bikain bat egiten digun edonorekin"
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea muga-zergen inguruan akordioak lortzeko prest agertu da, herrialderen batek "primerako" akordio bat eskaintzen badio.
Air Force One hegazkinean egin ditu hitzok, kazetariekin egindako solasaldi batean.
"Muga-zergek negoziatzeko ahalmen handia ematen digute; izan ere, emaitza onak eman dizkigute beti, eta oso ondo erabili nituen aurreneko agintaldian. Orain, maila berri batera eraman ditugu muga-zerga horiek", adierazi du.
Bestalde, Maros Sefcovic Europar Batasuneko Merkataritza komisarioak bilera egin du gaur AEBko merkataritza arduradunekin, Trumpek iragarritako muga-zergak negoziatzeko asmoz.
Europar Batasuneko herrialdeei % 20ko muga-zerga ezarri die Trumpek, eta horri inportatutako autoen gainean ezarritakoa (% 25) eta altzairuaren eta aluminioaren gainekoa (% 25) gehitu behar zaizkio.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte