Munduko ekonomiari arnasa eman dion Washingtonen eta Pekinen arteko aurreakordioaren gakoak
Ameriketako Estatu Batuek eta Txinak elkarren produktuen gainean ezarritako muga-zergak nabarmen murrizteko Genevan lortutako akordioak arnasa emango dio munduko ekonomiari eta, bereziki, merkatuei eta industriei, hein handi batean Asiako horniduren mende baitaude.
Behin betiko irtenbidea ez bada ere, bi aldeek 90 egun eman dizkiote elkarri, bat ez datozen gaietan akordioa ixteko.
Zein da aurreakordioaren osagairik garrantzitsuena?
AEBk Txinan ekoitzitako produktuen ga¡nean ezarritako muga-zergak % 145etik % 30era jaistea adostu du, eta Txinak, berriz, % 10era jaistea onartu du, indarrean zegoen % 125arekin alderatuta. Murrizketa bi egun barru sartuko da indarrean, maiatzaren 14an.
Zergatik ez dituzte muga-zergak portzentaje berdinean murriztu?
Ameriketako Estatu Batuek eta Txinak adostu dute muga-zerga orokorrak % 10era murriztea, baina Washingtonek salbuespenak ezarri ditu sektore espezifikoetan, aluminioan, altzairuan eta automobilgintzan, besteak beste.
Hala ere, Washingtonen % 10 horri fentanilo izenez ezagutzen den drogaren krisiarekin zuzenean lotu duen % 20 gehitu behar zaio, azken aldian AEBko herritarren artean osasun-krisi handienetako baten eragile baita.
Zerga gehigarri horrek, Donald Trump presidentearen Gobernuaren ikuspuntutik, baliagarria da presioari eusteko eta Txinak neurri zehatz eta zorrotzak har ditzan fentaniloa ekoizteko behar diren kimikoen esportazioa kontrolatzeko eta, aldi berean, AEBko merkatura doan legez kanpoko produktuari bidea ixteko.
Zer gertatuko da hemendik aurrera?
Ameriketako Estatu Batuek eta Txinak kontsulta-mekanismo bat ezarriko dute elkarrizketak izaten jarraitzeko. Eztabaida horiek ez dira soilik komertzialak izango, oro har ekonomiarekin lotutako gaiak baizik.
Txinatik He Linfeng lehen ministrordea joango da bileretara, eta AEBren aldetik, Scott Bessent Altxorraren idazkaria eta Jamieson Greer goi ordezkari komertziala hurbiltzea adostu dute, eta Genevan izan duten egiteko bera izango dute aurrerantzean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.