Merkataritza gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk eta Txinak muga-zergak partzialki etetea hitzartu dute, Genevan

Adostu dutenez, Washingtonek % 30era murriztuko ditu muga-zergak, eta Pekinek % 10era. Murrizketa horiek maiatzaren 14an sartuko dira indarrean. Era berean, bi herrialdeek iragarri dute elkarrizketarako mekanismo iraunkor bat sortu dutela, ohar bidez.
AEBko ordezkaria, txinarekin batzartu ondotik. EFEren argazkia
AEBko ordezkaria, txinarekin batzartu ondotik. EFEren argazkia

AEBk eta Txinak nazioarteko merkataritza hankaz gora jarri duten muga-zergen gaineko akordioa erdietsi dute astelehen honetan, egoera hobetu asmoz. Hala, elkarri ezarritako muga-zerga horiek murriztu egingo dituzte maiatzaren 14tik aurrera. Era berean, bi herrialdeek elkarrizketarako mekanismo iraunkor bat sortu dute.

Hala jakinarazi dute bi herrialdeek astelehen honetan elkarrekin argitaratu duten ohar batean, Genevan egindako elkarrizketa-sorta amaitu ondotik. Muga-zergen igoera muturreraino iritsia zen azken hilabeteetan; izan ere, Washingtonek iragarri zuen Txinako produktuen gainean % 145eko zerga ezarriko zituela, eta Pekinek % 125ekoa AEBkoen gainean.

Gaur bi ordezkaritzek hitzartu dute zifra horiek jaistea. Hala, Pekinek AEBko produktuen gainean ezarritako muga-zergak % 125etik % 10era murriztuko ditu datozen 90 egunetan, eta Washingtonek, berriz, % 145etik % 30era jaitsiko ditu Txinako produktuei ezarritako zergak.

Bi potentziek kontsultarako mekanismo iraunkor bat ezartzea ere adostu dute. Txinaren ordezkaria He Lifeng izango da, Estatu Kontseiluko lehen ministrordea, eta AEBren ordezkariak Bessent eta Jamieson Greer, azken hori merkataritza ordezkaria da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X