Gaza, erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk lehen laguntza kamioiak sartzen utzi ditu Gazan, aliatuek behartuta

Laguntza kopuru sinbolikoa (jaioberrientzako elikagaiak zeramatzaten bost kamioi) sartu da gaur Gazan, ia 3 hilabeteko blokeoaren ostean.
Milioi erdi pertsona gosetea pairatzen ari dira Gazan, NBEren arabera. EFE
Milioi erdi pertsona gosetea pairatzen ari dira Gazan, NBEren arabera. EFE

Bost laguntza kamioi sartu dira gaur Gazako Zerrendan, hiru hilabeteko blokeoaren ostean, Israelgo Armadak iragarri duenez. NBEren arabera, lau gehiago sartuko dira hurrengo orduetan.

Hain zuzen ere, jaioberrientzako elikagaiak zeramatzaten bost kamioi sartu dira Gazan, Kerem Shalom pasabidetik, okupatutako Palestinako lurraldeetan gai zibilak kudeatzen dituen Israelen Cogat erakunde militarraren arabera.

Tom Fletcher laguntza humanitarioa koordinatzeko NBEk duen ordezkariak baieztatu duenez, Israelek "behin-behinean" utzi die laguntza humanitarioa sartzen. Guztira, 9 kamioi sartuko dira gaur lurraldean.

Israelek 11 aste daramatza Gaza blokeatzen, eta harrezkero ez da elikagairik, urik, erregairik eta sendagairik sartu bertan. Horren ondorioz, biztanleen % 20 (milioi erdi pertsona) gosetea pairatzen ari dira, NBEk zehaztu duenez.

Hori dela eta, Fletcherrek "mugarik gabe" laguntza eramaten uzteko deia egin dio Tel Avivi, eta NBEk "bizitzak salbatzeko plan argia eta praktikoa" duela gaineratu du.

Israelek argudiatzen du, inolako frogarik aurkeztu gabe, laguntza humanitarioa Hamasi heltzen zaiola. Horregatik, Tel Avivek berak banatu nahi du balizko laguntza.

Bien bitartean, Israelgo 30 bat erakunde humanitariok salatu dute Benjamin Netanyahu lehen ministroaren asmoa dela laguntza humanitario gutxi sartzen uztea, "bonbardaketak eten behar ez izateko adina".

Bart, Netanyahuk aitortu egin du aliatuek behartuta utziko duela laguntza humanitarioa sartzen Gazan.

Atzo, Israelek 136 palestinar hil zituen Gazan, tartean familia osoak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X