20 urteko kartzela-zigorra jarri diote Frantziako pederasta handienari, 299 biktimari sexu-erasoak egiteagatik
20 urteko kartzela-zigorra jaso du asteazken honetan Joël Le Scouarnecek, Frantziako pederastarik handientzat jotzen duten gizonak, 299 biktimari bortxaketak eta sexu erasoak egiteagatik. Horietako gehienak adin txikikoak ziren.
Vanneseko (Bretainia) Krimenen Auzitegian egin da epaiketa eta ia kargu guztien errudun jo dute gaur egun 74 urte dituen zirujau ohia. Frantzian bortxaketa delitua egiteagatik ezarri daitekeen zigorrik handiena jarri diote.
Adineko pertsona izan arren, zigorraren bi heren bete beharko ditu gutxienez, kartzelaldia arintzeko edozein neurri eskatzeko. Horrez gainera, epaileek debekatu egin diote adin txikikoekin edozein motako jarduera egitea, bizi artean. Epaimahaiaren presidenteak argudiatu duenez, erabakia hartzeko kontuan hartu dituzte delituen larritasuna eta bere "jokabide obsesiboa"; "harrapari" baten gisan jokatzen zuela azaldu du.
Akusazio partikularraren abokatuen ustez, ordea, epaia arina da, Le Scouarnecen delituen larritasunaren eta biktimen bizitzetan izan duen eragina ikusita. Legelarietako baten ustetan, zigortua "sei urteren buruan" libre atera daiteke Frantziako konputazio sistemaren kari. Hain zuzen ere, zigor hori gaur egun betetzen ari den 2020ko beste batekin bateratu daiteke.
2017ko maiatzean atxilotu zuten Jonzac herrian (Akitania) Frantzia osoko 15 ospitaletan lanean aritutako medikua, bizilagun batzuen 6 urteko alabak gurasoei sexu-eraso baten berri eman ondoren. Salaketaren ondoren egin zuten ikerketak agerian utzi zuen ezkutuko bizimodua zuela, pedofilia akutua eta bestelako parafilia batzuk zituela.
Salaketa horren ondoriozko ikerketak agerian utzi zuen bere bizitza bikoitza, bere pedofiloa zela, eta ezkutuan zeuden beste parafiliazio batzuk; ezkutuko bizimodua izan ere, koaderno idatzietan eta artxibo informatikoetan horren berri zehatza ematen zuen.
2020an 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten lau adin txikiko (bizilagunen alaba, bi iloba eta paziente bat) bortxatzeagatik eta sexu-erasoak egiteagatik.
Alabaina, ikerketan zehar atzemandako material kopuru handiaren aztertuta, bigarren epaiketa bat egitea erabaki dute. Le Scouarnecek sexu-erasoen xehetasun guztiak kuadernoetan idazten zituen eta argazki eta bideo ugari gordetzen zituen. Horren ondorioz, 299 biktima (horietatik 256, adin txikikoak) identifikatu ahal izan dituzte eta 57 gehiago egon daitezkeen zantzuak topatu dituzte.
2004an interneten haur-pornografia ikusteagatik zigortu zuten medikua. Orduan bete beharrik izan ez zuen 4 hilabeteko kartzelaldia eta terapia ezarri zizkioten, baina adin txikikoekin lanean jarraitu ahal izan zuen.
Joan zen astelehenean epaimahaiaren aurrean egindako deklarazioan, biktimei "sortutako min izugarria" onartu zuen eta aitortu zuen ez duela "inolako barkamenik merezi".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.