Israelek ziurtatu du Mohammed Sinwar Hamasen buruzuagia bonbardaketa batean hil egin dutela
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gaur Parlamentuan adierazi duenez, Israelgo Armadaren eraso batek Mohammed Sinwar Hamasen buruzagi berria omen zena hil du.
Tel Aviven arabera, Mohammed Sinwarrek bere gain hartu zuen Hamasen kontrola Zerrendan, 2024ko urrian Israelek Yahya Sinwar anaia hil ondoren. Israelek 2023ko urriaren 7ko erasoen antolatzailetzat jo zuen Yahya. Hamasek 1.200 pertsona inguru hil eta 250 bat gatibu hartu zituen eraso hartan. Oraingoz, erakunde palestinarrak ez du buruzagiaren heriotza baieztatu.
Iragan martxoan, Israelek Salah al-Bardawil hil zuen, Hamasen buruzagi politikoa, aireko eraso batean. 2024ko uztailean, Ismail Haniyeh Hamasen orduko buruzagia ere hil zuen Israelek Teheranen egindako eraso batean.
Negoziazioak Egipton
Bien bitartean, Hamasek gaur esan du Steve Witkoff AEBko ordezkariarekin akordio batera iritsi dela Gazan su-eten iraunkorra bermatuko duen marko orokor baten inguruan. Akordioak 10 gatibu israeldar askatzea jasoko luke.
Hamasen esanetan, proposamen horrek "su-eten iraunkorra, Israelgo Armada Gazako Zerrendatik erabat erretiratzea, laguntza fluxu etengabea, eta akordioa iragarri eta berehala Zerrendako kontrola bere gain hartuko duen batzorde profesional bat bermatzeko marko orokor bat" jasotzen du.
Duela bi egun, Israelgo goi-funtzionario anonimo batek ziurtatu zuen Israelgo negoziatzaileek uko egin ziotela AEBk Gazako su-etenerako egindako proposamenari, baldintza berdinekin: bizirik dauden hamar gatibuak askatzea eta erasoaldiaren amaiera negoziatzea.
Bishara Bahbah bitartekari palestinar-estatubatuarrak aurkeztutako proposamenak Witkoffen laguntza eta onespena zuen, iturri palestinar batek zehaztu zuenez.
Asteartean, Israelgo ordezkaritza bat Kairora iritsi zen, Egiptok su-etenaren negoziazioak "bultzatzeko" egindako ahaleginen baitan, herrialde horretako segurtasun iturri batek baieztatu zuenez.
Albiste gehiago mundua
Tel Aviv, Haifa, Beersheba eta bi hegazkin base misilekin eta droneekin eraso ditu Iranek
Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak Genevan esan duenez, Israelen "erasoa gelditu eta erasotzailea epaitzen dutenean diplomaziari berriz heltzeko prest daude".
UNICEFek ohartarazi du denbora amaitzen ari dela Gazan: "Haurrak egarriz hiltzen hasiko dira"
Ia ez dago edateko urik Gazako Zerrendan, Isralek ezarritako blokeo humanitarioaren eraginez. NBEk azpimarratu duenez, erabaki politikoa da.
AEBko hedabideen arabera, Trumpek dagoeneko onartu ditu Irani eraso egiteko egitasmoak
CBSren arabera, Trumpek oniritzia eman dio aireko erasoekin Israeli laguntzeari. 'The Wall Street Journal' egunkariaren arabera, astearteko azken orduan, Trumpek goi aholkulariei esan zien azken erabakia atzeratzen ari zela, Teheranek programa nuklearra uzteko erabakiaren zain.
Sanchezek NATOri jakinarazi dio ez duela defentsako gastua gehiago igoko, eta % 5eko igoera "irrazionaltzat" jo du
Espainiako Gobernuko presidenteak aldarrikatu du gobernu bakoitzak "sakrifizio" jakin batzuk egin zein ez egin erabakitzea zilegi dela, hala nola zergak igotzea eta zerbitzu publikoak eta gizarte-prestazioak murriztea.
Israelek Arakeko ur astunen erreaktorea bonbardatu du, Iranen
Israelen erasoek Iranen azpiegitura militar eta nuklearra murriztu dute, eta 224 lagun hil egin dituzte, persiar Gobernuaren datu ofizialen arabera
Gazako agintariek jaioberriak elikatzeko premiazko laguntza eskatu dute
Horrez gainera, Osasun Ministerioak salatu duenez Gazako erietxeetan soilik hiru egunerako erregaia gelditzen zaie. Bestetik, 25 pertsona hil eta 120 baino gehiago zauritu dira janari zain zeudenean.
Israelek Teherango hainbat auzo eta toki bonbardatu ditu, tartean Ilargi Gorriaren eraikin bat
Joan den ostiral goizaldean Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu zuenetik, Teheranek 400 misil balistiko eta ehunka drone jaurti ditu Israelen aurka.
Irango buruak AEBri mehatxu egin, eta adierazi du Israelekin duen gatazkan sartuz gero "ondorio konponezinak" izango direla
Ali Khameneik azpimarratu duenez, Teheranek "irmo jarraituko du inposatutako gerra baten aurrean, inposatutako bake baten aurrean bezala"
Trumpek dio badakitela non dagoen Khamenei, baina "oraingoz" ez omen dute hilko : "Jomuga erraza da"
"Gure pazientzia bukatzear da", azpimarratu du AEBko presidenteak, eta Irani "baldintzarik gabe amore eman" dezala eskatu dio.
Aire erasoek ez dute etenik Israelen eta Iranen artean
Gaur arratsaldean Iranek alarma antiaereoak piztu ditu Israelgo hegoaldean, ostiraletik egindako hamargarren erasoan. Iranen ere, bonbardaketak izan dira berriro Teherango kaleetan.