Israelek Witkoffen azken su-eten proposamena onartu du, eta Hamas aztertzen ari da
Benjamin Netanyahu lehen ministroak Gazan gatibu dauden israeldarren familiei jakinarazi dienez, Israelek Steve Witkoffek, Donald Trump AEBko presidenteak Ekialde Hurbilera bidalitako ordezkariak, aurkeztutako su-eten proposamen berria onartu du, Israelgo komunikabideek gaur jakitera eman dutenez.
Aldez aurretik, Hamas erakunde palestinarrak bitartekarien proposamen berria jaso eta aztertzen ari dela adierazi du.
Palestinako erresistentziak ohar batean azaldu duenez, "Hamaseko buruzagiek Witkoffen proposamen berria jaso dute, eta arduraz aztertzen ari dira", herritarren interesen alde egiteko, "lasaitasuna emateko eta Gazako Zerrendan su-eten iraunkorra lortzeko".
Witkoffek "su-eten proposamen bat" aurkeztu dio Hamasi, "Israelek babestu eta onartu duena", erakunde palestinarrari bidali aurretik, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak prentsaurreko batean baieztatu duenez.
"Elkarrizketek aurrera jarraitzen dutela baieztatu dezaket, eta Gazan su-etena lortzea espero dugu, bahitu guztiak etxera itzuli ahal izateko, eta hori Gobernuaren lehentasuna izan da hasieratik", gaineratu du.
60 eguneko menia
Witkoffek asteazkenean Washingtonen azaldu zuen proposamen berri bat aurkeztuko zuela, eta aldeek onartuko zutela uste zuela adierazi zuen, baldintzak zehaztu gabe, nahiz eta hedabide israeldar eta arabiar batzuek 60 eguneko su-etena dela argitaratu.
Su-eten horrek 10 gatibu israeldar bizirik eta 18 hildako askatzea ekarriko luke su-etenaren lehen eta zazpigarren egunetan, ehunka preso eta atxilotu palestinarren truke.
Hasieratik ez litzateke hitzartuko Israelen erasoen amaiera
Su-eten iraunkorra negoziatzea eta tropa israeldarrak erretiratzea ere bai; beraz, hasieratik ez litzateke hitzartuko Israelen erasoen amaiera, Hamasek eskatu izan duen bezala.
Komunikabideetan argitaratutako proposamenak jasotzen du, halaber, laguntza humanitarioa banatuko dela akordioa sinatzen den unetik, tropa israeldarrak lehen eta zazpigarren egunean berriz bikokatzea, eta Hamasek gainerako gatibuen bizitza eta heriotza frogak eman behar dituela hamargarren egunean.
Negoziatzen den bitartean, sarraskiak eta okupazioak jarraitzen dute
Egipton negoziazioak jarraitzen duen bitartean, gutxienez 23 palestinar hil ditu gaur Israelek Al Bureijeko errefuxiatu-eremuan, Gazako Zerrendaren erdialdean.
Israelen ehiza-hegazkinek egindako bonbardaketak Al Qurnawi familiaren etxea eraitsi du, eta dozenaka zauritu eragin ditu, Al Aqsako ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Gazako iturri medikoen arabera, gauerditik gutxienez Armada sionistak 37 pertsona hil ditu erasoetan; behin-behineko kopurutzat jotzen dute hori, hondakinen azpian gorpuak baitaude oraindik.
13 urteko haur bat ere hil dun Israelek Deir al Balahn errefuxiatuak hartzen zituen kanpin-denda baten aurka egindako erasoan, Wafa Palestinako albiste-agentzia ofizialaren arabera.
2023ko urritik, Israelek 54.000 palestinar baino gehiago hil ditu, gaixotasunagatik eta zeharkako arrazoiengatik hildako milaka lagunen estimazioa kontuan hartu gabe, Gazako Osasun Ministerioko datuen arabera. Gainera, 123.500 pertsona inguru zauritu dituzte Netanyahuren soldaduek.
Bestalde, Israelgo Armadak Gazako Zerrendaren erdialdean dagoen Nuseirateko errefuxiatu-guneko herritarrei bertako hiru eskoletatik urruntzeko agindua eman die.
Gainera, Israelek NBEko agentziei Gazan edozein laguntza humanitario banatzea galarazi die azken hiru egunetan, Stephane Dujarric NBEko idazkari nagusiaren bozeramaileak gaur salatu duenez.
Laguntzaz betetako 600 kamioi daude Kefer Shalom pasabidearen alde palestinarrean, eta ezin dira biltegietatik atera segurtasun ezagatik; bitartean, NBE etengabe eztabaidatzen ari da agintari israeldarrekin, laguntza banatzeko baimenik lortu ezinik.
Azkenik, Israelgo Gobernuak baieztatu du 22 kolonogune ezarriko dituela Zisjordaniako hainbat tokitan. Iragarpena gaur egin du Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministroak. Peace Now gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du 1993tik Tel Avivek hartu duen neurririk kolonialistena dela. Hain zuzen ere, urte horretan hartu zuen Israelek behin eta berriz urratu duen konpromisoa, legez kanpoko kokaleku gehiagorik ez ezartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.