Israelgo Gobernuak 22 kolonogune gehiago ezarriko ditu Zisjordanian, azken 30 urteetako kopururik handiena
Israelgo Gobernuak baieztatu du 22 kolonogune ezarriko dituela Zisjordaniako hainbat tokitan. Iragarpena ostegun honetan egin du Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministroak, eta Peace Now gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du 1993tik izan den neurririk gogorrena dela; izan ere, urte horretan hartu zuen Israelek konpromisoa legez kanpoko kokaleku gehiagorik ez ezartzeko.
Smotrich legez kanpoko kolonoguneak zabaltzearen eta kolonia berriak ezartzearen alde mintzatu da: "Egun handia da hau asentamenduentzat; eta egun garrantzitsua, Israelgo Estatuarentzat", esan du, eta nabarmendu du ez dituztela eurenak "ez diren lurrak hartuko, arbasoen herentzia baizik".
Hamas talde islamistak, bere aldetik, gaitzetsi egin du iragarritakoa, eta NBEri eta nazioarteko komunitateari eskatu die "zigortzeaz harago doazen premiazko neurriak" har ditzatela.
Ezarriko dituzten 22 kokalekuen artean daude 2005ean utzitako bi kokaleku zahar, lau berri Jordaniako mugan, eta hainbat Zisjordania osoan sakabanatuta.
23 hildako, Israelek Gazako erdialdean egindako eraso batean
Bitartean, Gazan, bonbardaketek aurrera jarraitzen dute, eta Israelek egin berri dituen erasoaldiek dozenaka biktima zibil eragin dituzte ostegun honetan ere. Hala, gutxienez 23 palestinar hil dituzte etxebizitza baten kontra egindako bonbardaketa batean, Al Bureij errefuxiatu kanpalekuan, Gazako Zerrendaren erdialdean.
Gainera, beste sei palestinarren gorpuak Shifa Ospitaleko gorputegira iritsi dira gaur, horien artean bi neska gazterenak, Israelek Jabalia hiriko etxe baten aurka egindako bonbardaketa batean hildakoak.
Gazako egoerak, bitartean, kezkagarria izaten jarraitzen du. Ez da ez laguntza humanitariorik ez elikagairik iristen, eta laguntza bakarra Gazarako Fundazio Humanitarioak kudeatzen jarraitzen du; azken egunotan polemika handia eragin duen erakundeak, hain zuzen ere. Hala ere, bi eguneko kaosaren ondotik, badirudi gaur zerrendaren erdian postu bat ezarri nahi dutela.
Negoziazioek, aurrera
Steve Witkoffek, Etxe Zuriak Ekialde Hurbilean duen ordezkari bereziak, beste su-eten proposamen bat aurkeztu die Hamasi eta Israeli, Israelgo eta AEBko hedabideek jakinarazi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.