Gazako Zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasen hitzetan, azken su-eten proposamenak ez du bere eskaeretako "bat bera ere" betetzen

"Azterketa zehatz batek ondorioztatu du Israelen proposamenak okupazioa indartzea eta hilketa eta gosete politikak areagotzea bilatzen duela, gatazka arindu beharreko garaietan ere", esan du ohar baten bidez Hamaseko kide Basem Naimek.
Gazan izandako eraso baten irudia
Gazan izandako eraso baten irudia. Artxiboko argazkia: EFE

Hamasek gaur, ostiralarekin, ziurtatu du AEBk Gazarako egindako azken su-eten proposamenak (Israelen oniritzia du) ez duela palestinar herriak egindako "eskaera justu eta legitimoetako bat bera ere betetzen".

"Azterketa zehatz batek ondorioztatu du Israelen proposamenak okupazioa indartzea eta hilketa eta gosete politikak areagotzea bilatzen duela, gatazka arindu beharreko garaietan ere", esan du ohar baten bidez Hamaseko kide Basem Naimek.

"Besteak beste, ez du aurreikusten erasoen berehalako bukaera, ezta hondamendi humanitarioaren amaiera ere", erantsi du.

Naimen arabera, su-eten proposamenari uko egingo diotela badirudi ere, Hamaseko buruzagiak "sakon eta zehatz" ari dira aztertzen AEBko bidali berezi Steve Witkoffek egindako proposamen berria, "genozidioaren larritasun maila tarteko".

Esan bezala, baina, dokumentuak ez du jasotzen ofentsiba behin betiko amaitzeko eskakizunik, ez eta Israelen tropak Gazako Zerrendatik atratzeko exijentziarik ere.

Witkoffen planak, ordea, bizirik dauden 10 bahitu eta hilda dauden 18 bi tandatan aske uzteko eskaera jasotzen du, 60 eguneko su-eten baten truke. Gainera, laguntza humanitarioaren iritsiera "bermatzen" du, dela NBErena, dela Ilargi Gorriarena.

Ia 4.000 palestinar hil dituzte Gazan martxoaren 18an Israelek menia bukatutzat eman eta erasoak areagotu zituenetik. Bestalde, 430.000 palestinar etxetik aterarazi dituzte bi hilabete eta erdi baino gutxiagoko tarte horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X