Genozidioa, Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 bahitu eta 18 gorpu eskaini dizkio Hamasek Israeli, zenbait preso palestinarren truke, AEBri erantzunez

Kontraeskaintza ere egin dio Hamasek, "su-eten iraunkorra", "Israelgo tropak Gazako Zerrendatik ateratzea" eta "laguntza humanitarioaren iritsiera bermatzea" eskatuta.
Gazako Zerrenda
Gazako Zerrenda. Argazkia: Europa Press

Steve Witkoff AEBko Gobernuaren bidali bereziak egindako proposamenari erantzun dio gaur, larunbata, Hamasek, eta bizirik dauden 10 israeldar aske uztea eta 18 gorpu ematea eskaini dio. Trukean, su-etena eta zenbait preso palestinar askatzea galdegin dio.

"Hainbat kontsulta egin ostean, eta gure herriarekiko dugun erantzukizuna eta berorrek duen sufrimendua ikusita, Witkoffen proposamenari erantzun nahi diogu", esan du Hamasek ohar baten bidez.

Kontraeskaintza ere egin dio Hamasek, "su-eten iraunkorra", "Israelgo tropak Gazako Zerrendatik ateratzea" eta "laguntza humanitarioaren iritsiera bermatzea" eskatuta.

Baldintza horiek betez gero, Hamasek "bizirik dauden 10 israeldar" entregatuko ditu, eta "hitzematen dugu 18 gorpu ere emango dizkiogula Israeli", gaineratu du. Horren ordainetan, zenbait preso palestinar —bion artean adostutako kopuru bat— askatu beharko dituzte.

Witkoffek "60 eguneko menia" proposatu zien lehen faserako, "Israelgo indarrak lekuz aldatzea" eta "bahituak presoen truke aldatzea".

Orain, Hamasen erantzuna "erabat onartezina" dela idatzi du X sare sozialean. "Guztiz onartezina da, atzera egitea besterik ez da. Hamasek guk jarri dugun esparruan negoziatzea onartu beharko luke eta datorren astean bertan hasi hizketan", esan du.

Hamaseko arduradun batek esan du Witkoffen balorazioa oso "injustua" dela eta Israelen menpe ari dela erakusten duela. Are gehiago, horren hitzetan, beraiek kontuan izan dute Witkoffen proposamena eurena egiteko garaian.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X