Istanbulen da Errusiarekin negoziatuko duen Ukrainiako ordezkaritza
Goizean iritsi da Istanbulera Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Errusiarrkin su-etena negoziatzeko izendatutako ordezkaritza, Gueorgui Tiji Ukrainako Atzerri Ministerioaren bozeramaileak baieztatu duenez.
Bilera gaur bazkalostean egitea aurreikusi dute. Ukrainako ordezkaritzaren burua Rustem Umerov Defentsa ministroa da. Joan den maiatzaren 16an, Umerov Errusiarekin bildu zen, hiri horretan bertan. Hori izan zen bi aldeen arteko lehen harreman zuzena, hiru urtean.
Ukrainak Errusiari eskatu zion haren baldintzen berri bildu aurretik emateko, su-etena aldarrikatzeko, baina Errusiak nahiago izan du agiria gaur bertan aurkeztea, bileran bertan.
Moskurekin Istanbulen egin behar duten bileraren bezperan, Ukrainak inoizko erasorik handiena egin du Errusiako hegazkinen aurka.