GHF erakunde pribatuak laguntza banatzeko zentroak itxi ditu Gazan
Gazarako Fundazio Humanitarioak Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek babesten duten eta Gazako Zerrendari laguntza humanitarioa banatzeko ardura duen erakunde pribatuak asteazken honetan jakinarazi duenez, banaketa zentroak itxita daude gaurtik, eta puntu horietan sartzea "erabat debekatuta" dagoela ohartarazi du.
"Banaketa zentroak itxita egongo dira, modernizatzeko, antolatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko", idatzi du fundazioak sare sozialetan. Erakundeak gaineratu duenez, "abian dauden eguneratzeak direla eta, guztiz debekatuta dago horietan sartzea".
Avichay Adraee Israelgo Armadaren arabierazko bozeramaileak gaineratu du debekatuta egongo dela "banaketa guneetara doazen errepideetan zehar bidaiatzea, borroka gunetzat jotzen baitira".
Gazarako Fundazio Humanitarioak ohartarazi duenez, ostegun honetan berrekingo die laguntza banatzeko operazioei.
Beste gerretan eskarmentua duten kontratistek sortutako fundazioa gainezkarazi dute Gazako zibilen izu eta etsipen eszenek, Israelgo indar armatuek zaindutako erakunde pribatuaren eskutik Zerrendan sartzen den laguntza humanitario eskasa eskuratu nahian gazatarrak.
18 hilketa gehiago
Asteazken honetan 18 palestinar gehiago hil ditu Israelgo Armadak desplazatuen kanpin-denden aurka egindako bonbardaketa batean, Gazako Zerrendako hegoaldeko Khan Yunis hirian, eskola baten barruan. Astelehenean eta asteartean Israelgo Armadak 31 eta 27 pertsona hil zituen, hurrenez hurren, laguntza banatzeko zentro batetik gertu izandako tiroen ondorioz.
WAFA Palestinako albiste agentziak aipatu duenez, drone israeldar batek Al Hanaui eskolari eraso egin dio eguneko lehen orduan. Milaka desplazatu daude bertan, Israelen erasoaren ondorioz.
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak "berehala ikerketa independentea" abiatzea eskatu du, Gazan, bazkaltzeko zain, ilaretan zeuden hainbat pertsonaren aurka egindako sarraskiak direla eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.