WSLk Donostiako Basque Country Junior Pro bertan behera utzi du, Israel kanpoan uzteko eskaera jaso ondoren
Asteburu honetan Donostian egingo den jaialdi baten barruan, junior mailako surf txapelketa bat ere egitekoak ziren, baina kirolari israeldarren parte-hartzearen aurkako jarrera azaldu ondoren, Association of Surfing Professionals (WSL) elkarteak lehiaketa bertan behera uztea erabaki du.
Erakunde horrek txapelketa bertan behera utzi duela baieztatu du, "jaialdiaren antolatzaileek Israel txapelketan ez egoteko egindako eskakizunak ezin dituelako bete", Waxdayz jaialdiaren antolatzaileak sare sozialetan argitaratu duen mezuan azaldu duenez.
Basque Country Junior Pro txapelketa egiten ez bada ere, jaialdiaren gainerako egitarauari eutsiko zaio, besteak beste, Ozeanoen Munduko Egunaren baitan egingo diren ekintza bereziei.
Instagramen zabaldutako mezuan, antolatzaileek azaldu dute WSLri "adierazpen instituzionalek babestutako proposamena" helarazi diotela, eta horrekin ados daudenez gero, Israelgo surflariak lehiaketatik kanpo utziko dituzte.
"Ahal dugun guztia egingo dugu gainerako kirolariengan eragin ahalik eta txikiena izan dadin, asteburua ederto pasatzeko eta surfaren kulturaz gozatzeko, horretarako baikaude hemen. Waxdayz jaialdiak martxan jarraitzen du, eta Saguesen elkar ikustea espero dugu", nabarmendu dute.
Groseko Indarrak "positibotzat" jo du antolatzaileek emandako pausoa
Bestalde, Groseko Indarra surf talde eta eskolak "positibotzat" jo du jaialdiaren antolatzaileek emandako pausoa, izan ere, WSLri egindako eskakizunekin "bat egiten dute Palestinarekiko elkartasun mugimenduarekin eta Israelek horrelako ekitaldietan parte hartzeari uzteko egindako deialdiarekin".
Gainera, "beste formatu batean eta WSLtik kanpo" surf txapelketa bat antolatzeko prest agertu dira, "balio solidarioekin bat egiten duten surflari guztiek gure babesa merezi baitute".
Azkenik, "antolatzaile, parte-hartzaile eta jarraitzaile guztiak gonbidatu dituzte palestinarrarekiko elkartasun mezuak botatzera, jaialdian zehar".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.