Egoera "oso larrian" jarraitzen du Miguel Uribe Kolonbiako presidentegaiak
Egoera "oso larrian" jarraitzen du Miguel Uribe Kolonbiako presidentegaiak, Bogotan (Kolonbia) atentatua jasan ostean. Santa Fe Fundazioa ospitaleak jakinarazi duenez, senataria zainketa intentsiboetara eraman dute, eta oraindik ez dago pronostiko zehatzik.
"Egin beharreko prozedurak amaituta, zainketa intentsiboetara eraman dute, ebakuntzaren ostean egonkortu dadin. Egoera oso larria da, eta oraindik ezin da pronostiko zehatzik egin", iragarri du ospitaleak bere azken parte medikoan.
Fiskaltzak jakinarazi duenez, hiru pertsona zauritu dira atentatuan, Miguel Uribe senataria tartean. 15 urteko gizonezko bat atxilotu dute bertan, su-arma bat aldean zuela.
Animo mezuak
Atentatua izan ondoren, dozenaka kolonbiar bildu dira ospitalearen inguruan, haren alde otoitz egiteko.
Bien bitartean, atentatua gaitzesteko mezuak zabaldu dira bata bestearen atzetik; besteak beste, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioarena eta Venezuelako Gobernuarena eta oposizioarena.