Miguel Uribe Kolonbiako oposizioko senataria larri zauritu dute atentatu batean
Miguel Uribe Turbay, 2026ko hauteskundeetan Centro Democratico alderdi uribistaren presidentegai izateko hautagai eta senatari kolonbiarra, larri zauritu dute, Bogotan egiten ari zen hauteskunde kanpainako ekitaldi batean tirokatuta. Herrialdeko alderdi politiko guztiek gaitzetsi dute erasoa.
39 urteko politikaria Fontibonen egiten ari ziren ekitaldi batean hitza hartu duenean tirokatu dute, eta gertuen zegoen osasun zentrora eraman dute.
Horren osasun egoera egonkortu ostean, Fundacion Santa Fe ospitalera eraman dute anbulantzian, herrialdeko ospitale onenetako batera. Alderdiaren jarraitzaileak zain zituen bertan.
Miguel Uribe Turbay ez da Alvaro Uriberen senidea. Miguel Uribe Londoño politikari kontserbadorearen eta Diana Turbay kazetariaren semea da. Turbay narkotrafikatzaileek bahitu eta hil zuten 1991n. Julio Cesar Turbay 1978 eta 1982 bitartean Kolonbiako presidente izan zenaren biloba ere bada.
Poliziak mutiko adingabe bat atxilotu du atentatua gertatu den lekuan bertan, erasotzailea delakoan, eta pistola bat atzeman diote. Hala ere, ez dute esan zergatik eraso dioten.
Gaitzespen orokorra
Erasoaren gaitzespena orokorra izan da Kolonbia osoan, eta 90eko hamarkada ekarri du gogora, hiru presidentegai hil baitzituzten garai hartan.
"Guztiz errefusatzen dugu eraso hau, buruzagi politikoaren bizitza ez ezik, demokrazia eta askatasuna ere arriskuan jartzen baititu", adierazi du Centro Democraticok ohar batean.
Uribe Turbay Alvaro Uribe presidente ohiaren (2002-2010) gertuko politikaria da, eta Gustavo Petro egungo presidentea gogorren kritikatzen duenetako bat da. Herrialdean dagoen segurtasun gabeziaren errudun jotzen du Petro, eta Senatuak atzera bota zuen lan-erreforma herri-kontsulta bidez bozkatu nahi izatea leporatzen dio.
Atentatuak sortutako egoera larria dela eta, Petrok bertan behera utzi du Nizan (Frantzia) Nazio Batuen Erakundeak antolatu duen batzarrera egin behar zuen bidaia.
"Gertakariaren larritasunak eta Gobernu Nazionalak instituzioen eta aktore demokratiko guztien babesarekiko duen konpromisoak estatuburua eta bere lantaldea bertan egotea eskatzen du", azaldu du ohar batean.
Alderdi guztiek aho batez gaitzetsi dute atentatua, 2026ko maiatzaren 31rako aurreikusitako presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulirako urtebete baino gutxiago falta denean.
Alvaro Uribe, Juan Manuel Santos, Ivan Duque, Andres Pastrana eta Ernesto Samper presidente ohiek bat egin dute gaitzespenean, politikoki aurrez aurre badaude ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da Kubara petrolioa daraman Errusiako itsasontzia
Donald Trump AEBko presidenteak igandean iradoki zuen blokeoa kendu behar zuela: “Biziraun beharko dute”.
Iranek salbuespenak egingo ditu Ormuzen, erasoa lurrez ere egin ala ez aztertzen dabil AEB, eta Israelek Libano hegoaldera tropa gehiago bidaliko ditu
Teheranek Ormuzko itsasartean zehar 20 petrolio-ontzi ibili daitezen ahalbidetuko du. AEBk tropak ugaritu ditu inguru horretan, eta lurreko erasoaldia etortzear egon daiteke.
Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.