TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gaza, lanuzteak hezkuntza publikoan eta lehendakariaren balantzea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
distribución de comida gaza palestina israel guerra

Janaria banatzeko zentroa Gazan. Argazkia: Europa Press.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gaza, etengabeko sarraskia: Kairotik Gazara hiru eguneko martxa egitekoa zuten nazioarteko ekintzaileak atxilotzen hasi da Egiptoko Gobernua. Hainbat iturriren arabera, 100dik gora dira atxilotutakoak. Hala ere, momentuz ez dago baieztatuta atzeman dituztenen artean euskal herritarrik dagoen ala ez. Bien bitartean, Israelgo Armadak Gazaren aurkako erasoaldiarekin jarraitzen du. Gaur goizaldean giza laguntza banatzeko beste gune baten kontrako erasoan, gutxienez 10 pertsona hil eta 120 zauritu dituzte. Azken 24 ordutan, 200dik gora dira hildakoak.

- Lanuzteak hezkuntza publikoan: LABek lanuztera deitu ditu EAEko hezkuntza publikoko irakasleak, sinatu berri den akordioa bete dadin eskatzeko. Lanuzteak 10:30etatik 12:30era egingo dituzte.

- Lehendakariaren balantzea: Imanol Pradales lehendakariak, gobernuko sailburuekin batera, Eusko Jaurlaritzaren lehen urteko balantzea egingo du, 17:00etan, Lehendakaritzan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X