Auzitegi batek blokeatu egin du Trumpek AEBko Armada Los Angelesen zabaltzeko emandako agindua
Epaile federal batek ebatzi duenez, Trumpek legez kanpo federalizatu zuen Guardia Nazionala joan den larunbatean, Los Angeleseko erdigunean 2.000 soldadu zabaltzea agindu zuenean, eraikin federalak babesteko eta protesta jendetsuak geldiarazteko.
Auzitegi batek bertan behera utzi du Donald Trump AEBko presidenteak Guardia Nazionala Los Angelesen zabaltzeko emandako agindua, migrazio sarekaden aurkako protesta jendetsuak geratzeko asmoz.
Epaile federal batek ebatzi duenez, Trumpek Guardia Nazionala legez kanpo federalizatu zuen joan den larunbatean, Los Angeleseko erdigunean 2.000 soldadu zabaltzea agindu zuenean, ustez eraikin federalak babesteko eta protesta jendetsuak geldiarazteko. Bi egun geroago, agintari errepublikanoak beste 2.000 uniformedun zabaltzea agindu zuen.
"Egindakoa legez kanpokoa izan zen, bere autoritate estatutarioa gaindituz eta Estatu Batuetako Konstituzioaren Hamargarren Zuzenketa urratuz. Beraz, Guardia Nazionalaren kontrola berehala itzuli behar dio Estatuko gobernadorear ", dio Gavin Newsom Kaliforniako gobernadoreak emandako aginduak.
Horrela, Auzitegiak "zehaztu behar du presidenteak Kongresuak bere ekintzetarako agindutako prozedura jarraitu zuen ala ez", dio gutunak.