Kongresista demokrata bat eta haren bikotekidea tiroz hil dituzte, Minnesotan
Poliziaz mozorrotutako pertsona batek Melissa Hortman eta bere senarra hil ditu tiroz, "arrazoi politikoengatik egindako hilketa" bezala deskribatu duten eraso batean. Horretan, John Hoffman senatari demokrata eta bere emaztea ere zauritu dira.
Melissa Hortman kongresista demokrata eta bere senarra hainbat tiro jaso ostean hil dira, Minnesotan (AEB), poliziaz mozorrotutako pertsona batek egindako eraso batean. Eraso horretan, John Hoffman senatari demokrata eta haren emaztea ere zauritu dira, "pronostiko baikorrarekin". Tim Walz estatuko gobernadoreak "arrazoi politikoengatik egindako hilketa" izan dela esan du.
Izan ere, segurtasun indarrak ia konbentzituta daude arrazoi politikoengandik egindako hilketa izan dela, "legegile asko eta estatuko beste hainbat funtzionario" identifikatzen zituen manifestu bat aurkitu ostean.
Mozorrotutako agente faltsuak ihes egitea lortu du. Oraingoz, FBI susmagarria bilatzeko eta atxilotzeko operazioan laguntzen ari dira.
Bien bitartean, Donald Trump presidenteak adierazi du "Estatuko kongresisten aurka egindako eraso izugarria" dela. Gainera, erruduna "legearen pisu guztiarekin auzipetuko dutela" adierazi du presidenteak.
"Indarkeria izugarri hori ez da onartuko Ameriketako Estatu Batuetan. Jainkoak bedeinka dezala Minnesotako jende handia, benetan leku zoragarria! ", esan Donald Trumpen komunikatuaren amaieran.