SARRASKIA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako agintariek jaioberriak elikatzeko premiazko laguntza eskatu dute

Horrez gainera, Osasun Ministerioak salatu duenez Gazako erietxeetan soilik hiru egunerako erregaia gelditzen zaie. Bestetik, 25 pertsona hil eta 120 baino gehiago zauritu dira janari zain zeudenean.

gaza recién nacido desnutrición hambre gosea Europa Press

Jaioberri bat, Gazako erietxeetako batean. Argazkia: Europa Press.

Gazako Osasun Ministerioak asteazken honetan ohartarazi du datozen 48 orduetan "hondamendi humanitarioa" izango dela, ia ez daukatelako haur goiztiarrentzako eta jaioberrientzako esnerik.

Zabaldu duen ohar baten arabera, inkubagailuetan dauden ehunka haurtxo hiltzeko arriskuan daude funtsezkoa den elikadura hori falta delako. Ez dago esnerik ez ospitaleetan, ez merkatuetan, ezta tokiko erakundeetan ere.

Ministerioak premiazko deia egin dio nazioarteari esku hartzeko eta haien bizitzak salbatzeko, berandu izan baino lehen.

Era berean, Ministerioak salatu du Gazako ospitaleek hiru egunerako erregaia baino ez dutela, Israelek hornidura banatzea oztopatzen duelako, nazioarteko erakundeei biltegiratze-lekuetara sartzea galarazten baitie.

Israelek ez die uzten nazioarteko erakundeei eta NBEri ospitaleetan erregaia biltegiratzeko lekuetara sartzen, "gune gorrietan daudela" argudiatuta. Gazako osasun agintarien arabera, oztopo horrek "ospitaleen funtzionamendua geldiaraz dezake”.

Azkenik, 25 pertsona hil eta 120 zauritu dituzte janaria entregatzeko guneetan, tropa israeldarrek haien aurka tiro egin dutenean. Al Shifa ospitaleko zuzendariak dei egin die herritarrei "laguntza puntu hilgarri" horietara joan ez daitezen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X