Israelek dozenaka gazatar hil ditu, tiroka, Gaza Hirian
Ostiralean, gutxienez 70 palestinar hil dira Israelek Gazako hainbat guneren aurka egindako erasoetan, Osasun Ministerioak eta Defentsa Zibilak egindako zenbaketaren arabera. Gutxienez 25 laguntza humanitarioa jasotzeko guneetara zihoazela hil dituzte, tiroka.
Israelgo Armadak herritar talde bati egin dio tiro ostiral gauean Darabiyako biribilgunetik gertu, Gaza Hiriaren mendebaldean, eta dozenaka pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu, Wafa Palestinako albiste agentziak jakitera eman duenez.
Kanal palestinarretan zabaldutako bideoetan, hildakoak ageri dira, lurrean, odoletan. Bonbardaketen ondorioz kiskalitako gorpuak ere ikusten dira.
Ostiralean, gutxienez 70 palestinar hil ditu Israelek Zerrendako hainbat guneren aurka egindako erasoetan, Osasun Ministerioak eta Defentsa Zibilak egindako zenbaketaren arabera.
Gutxienez 25 Netzarim korridoretik gertu dagoen Gazako Fundazio Humanitarioaren (GHF, ingelesezko siglak) laguntza banatzeko puntu batera iristeko zain zeudenean hil dituzte, tiroka.
Iranen kontrako erasoaldia martxan duen arren, Benjamin Netanyahuren gobernuak ez ditu Gazako erasoak murriztu; alderantziz, areagotu egin ditu.
Israelek 55.700 gazatar baino gehiago hil ditu duela 20 hilabete Gazako erasoaldia hasi zuenetik, eta guztiz txikituta utzi du eremua.