Trumpek esan du Espainiak "oso gutxi" ordaintzen duela NATOko kide gisa
Horrekin batera, AEBko presidenteak berretsi du erakundeko kide guztiek BPGaren % 5 inbertitu beharko luketela defentsan.
Donald Trump AEBko presidenteak azpimarratu du "Espainiak oso gutxi" ordaindu izan duela beti NATOko kide gisa. Gainera, Trumpek berretsi du erakundeko kide guztiek BPGaren % 5 inbertitu beharko luketela defentsan, AEBk izan ezik. NATOren goi bilera hasi aurretik egin ditu adierazpenok mandatari estatubatuarrak.
"Espainiak gainerakoek adina ordaindu beharko luke. Espainiak oso gutxi ordaindu du beti", adierazi du Trumpek New Jerseyra iritsi denean.
Espainiako Gobernuak gastua handitzeko konpromisoa hartzeari uko egin ondoren esan zuen AEBko presidenteak NATOko kide guztiek Barne Produktu Gordinaren % 5 bideratu beharko luketela defentsarako.
Trump astelehenean izango da Hagan, NATOko estatuburu eta gobernuburuen goi-bileran parte hartzeko; ekainaren 24tik 26ra egingo dute bilera.
Nazio subiranoa
Bestalde, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko Lan ministro eta bigarren presidenteordeak Trumpen hitzak izan ditu hizpide, CCOO sindikatuaren 13. Kongresuan. Sumar Mugimenduko ordezkariak adierazi du Espainia "subiranoa" dela eta ez dutela egingo Trumpek nahi duena.
"Gure subiranotasunak AEBrenak adina balio du, eta defendatu egingo dugu (...) Trump jauna, ordena eta agintearen garaia amaitu da gure herrialdean", esan du Diazek.
Berretsi duenez, ez diote utziko leziorik ematen, eta ez dute presiorik onartuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.