Dagoeneko 100 lagun baino gehiago hil dira goseak jota Gazan, eta 1.000 baino gehiago hil dituzte janaria lortzen saiatzen ari zirenean
Azken 24 orduetan 15 pertsona hil dira, lau ume barne, goseagatik eta desnutrizioagatik. Horrela, goseak 101 hildako utzi ditu jadanik, tartean 80 haur.
GHF fundazio polemikoaren banaketa eremu batetik gertu hildako palestinarrak. Argazkia: EFE
Gazako Zerrendako agintariek salatu dutenez, dagoeneko 100 pertsona baino gehiago, tartean 80 ume, goseak jota hil dira, Israelek Palestinako lurralde horren aurka egindako erasoen eta palestinarrei laguntza humanitarioa emateko muga zorrotzen ondorioz.
Gazako Osasun Ministerioak adierazi duenez, azken 24 orduetan 15 pertsona hil dira goseagatik eta desnutrizioagatik, lau haur barne. Horrela, goseak jadanik 101 hildako utzi dituela erantsi du.
Hala, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) salatu duenez, Gazako langile humanitarioak zein medikuak eta kazetariak "konortea galtzen ari dira gosearen eta akiduraren ondorioz".
Philippe Lazzarini, UNRWA-ko ordezkari nagusia
Frankotiratzaileek hiltzeko baimena balute bezala egiten dute tiro jendetzaren aurka, inpunitate osoz ehizatzen dituzte pertsonak
Gainera, janaria eskuratzen saiatzen ari zirela hil dituzten herritarren kopurua milatik gorakoa da, maiatzean Gazako Fundazio Humanitario polemikoa (GHF) Zerrendan lanean hasi zenetik, UNRWAk ohartarazi duenez. Agentziaren esanetan, laguntza humanitarioaren banaketa "ez da mertzenarioek egin beharreko lana".
"Frankotiratzaileek hiltzeko baimena balute bezala egiten dute tiro jendetzaren aurka, inpunitate osoz ehizatzen dituzte pertsonak", salatu du Philippe Lazzarini agentziako ordezkari nagusiak ohar batean. Israelek Lazzariniri Zerrendan sartzea eragozten dio.
Kanpin-denden aurkako bonbardaketak
Bestalde, gutxienez 14 pertsona hil eta beste 25 zauritu ditu Israelek Al Shatiko errefuxiatu-eremuaren iparraldean, Gaza Hiriaren mendebaldean, errefuxiatuentzako kanpadenden aurka egindako bonbardaketa batean, Wafa albiste agentzia palestinarrak gaur jakitera eman duenez.
Palestinako hedabideek jakinarazi dutenez, Israelek bi gazatar hil ditu Deir al Balahren aurka egindako beste eraso batean, Zerrendako erdialdean.
Israelgo tankeek aurrera egin dute azken orduetan, orain arte Israelen lurreko erasoetatik kanpo geratu den hiri honen bihotzeraino.
Armada sionistak gaur baieztatu duenez, bere tropak astelehenean sartu ziren Munduko Osasun Erakundeak (MOE) Deir al Balako langileei ostatu emateko erabiltzen duen eraikin batean, Zerrendaren erdialdean. MOEk hiru eraso salatu zituen astelehenean, bonbardaketak barne, Deir al Balako instalazioetan, eta Israelgo indarrek bi langile atxilotu zituztela baieztatu zuen.
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak salatu du langileen senideen artean hildakoen ia erdiak haurrak direla
Azkenik, Israelek Gazaren aurka egindako erasoetan Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko langileen eta senideen artean izandako hildakoen ia erdiak haurrak dira, gobernuz kanpoko erakundeak berak gaur salatu duenez.
Erakundeak azpimarratu duenez, duela ia 22 hilabete Israelen erasoa hasi zenetik, langileen eta senideen artean lau heriotzatik hiru israeldarren leherketek eragin dituzte. Hildakoen artean, "% 48 umeak ziren, eta % 40 10 urtetik beherakoak", gaineratu duenez.
Palestinako suntsipen mailari dagokionez, gobernuz kanpoko erakundeak salatu du inkestatutako familien % 2k bakarrik mantentzen duela bere etxebizitza osorik. Bien bitartean, % 59k etxebizitza erabat galdu du, % 39k kalte partzialak jasan ditu, eta % 41 kanpin-dendetan bizi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.