Gaza Hiriaren aurkako erasoaldia erdialdeko kostaldeko desplazatuen eremuetara zabaldu du Netanyahuk
"Gerra honen amaiera azkartzeko modurik onena da", adierazi du Israelgo lehen ministroak. Gainera, Gazan goseterik ez dagoela eta guztia "distortsio kanpaina bat" dela esan du.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igande honetan jakitera eman duenez, Gaza Hiria okupatzeko agintzeaz gain, herrialdearen erdialdeko kostaldean dauden desplazatuen esparruak esku-hartzeko ere agindu berri dio Israelgo Armadari.
"Hamasek Gazan dituen azken bi gotorlekuak eta herrialdeko erdiko kanpalekuak desegiteko agindua eman diot Israelgo Armadari. Gerra honen amaiera azkartzeko modurik onena da", adierazi du lehen ministroak kazetarien aurrean egindako agerraldian.
Gainera, ziurtatu du Israelek Gaza hiriaren eta Mawasi zonaldearen aurkako erasoa "laster" egingo duela, "Hamasen azken bi gotorlekuak" baitira. ALehen ministroak azaldu duenez, erasoa egin aurretik "segurtasun eremuak" ezarriko dituzte biztanleria zibila lekualdatzeko, baina ez dute horien kokalekua zehaztu.
Gazako kanpaleku nagusien artean, Al Mauasin ezarritakoak daude. Israelek "eremu seguru" direla esan zuen bere garaian, baina Israelgo Armadaren bonbardaketen jomuga ere izan da. Netanyahuk ez du zehaztu eremu horien aurkako ekintza militarrak han daudenak barne hartuko dituen ala ez.
Benjamin Netanyahu
"Palestinarrei estatu independente bat ematea gerra seguru batera gonbidatzea litzateke"
Palestinari buruz, Israelgo lehen ministroak ziurtatu du Estatu palestinarra onartzeak "etorkizuneko gerra eta gerra seguru batera gonbidatzea" litzatekeela, eta Israelgo herritarrak horren aurka daudela.
Bestelade, Netanyahuk berak ostiralean onartutako bost puntuko plana azaldu du. Israelgo Armadan zalantza ugari sortu zituen, baina "hori da aukera bakarra", horren ustez. Hamas desmilitarizatzea, Gazako erakundeetatik kanporatzea eta "aginte zibila" ezartzea aurreikusten du planak, eta baztertu egin du Palestinako Agintaritza ezartzea, alegia, Zisjordaniako Gobernu palestinarra.
Lehen ministroak beste behin esan du nazioarteko erakunde humanitarioen aurrean ez dagoela goseterik Gazan, eta guztia Hamasen "distortsio kanpaina bat" dela. "Gosea halabeharrez pasatzen ari diren bakarrak gure bahituak dira", azpimarratu du.
Dozenaka mila pertsonak bahituen aldeko aldarria egin dute
Bitartean, larunbat arratsaldean dozenaka mila pertsonak Tel Aviveko kaleak zeharkatu dituzte, Netanyahuri abiatu nahi duen plan militarra bertan behera uztea eskatzeko, Hamasen esku oraindik bizirik dauden bahituen heriotza ekar dezakeela iritzita.
Ildo horretatik, bahituen senide batzuek greba orokor bat hasteko deia egin diete israeldarrei, kabineteak "bahituen etorkizuna erabaki ondoren: bizirik daudenak erailak izango dira; hildakoak, berriz, betiko desagertuko dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.