Trumpek eta Putinek bilera egingo dute ostiral honetan Alaskan, Ukrainan su-etena lortzeko asmoz
AEBko presidenteak esan du % 25eko aukera dagoela bilerak arrakastarik ez izateko; Kremlinak, berriz, ohartarazi du ez dela aurreikusten akordio formalik sinatzea. Aurrerapenik ezean, Moskuren aurka zigor berriak ezarriko dituela ziurtatu du Trumpek.
Trump eta Putin, aurreko bilera batean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Donald Trump AEBko presidenteak eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak goi-bilera egingo dute ostiral honetan Alaskan, Ukrainan balizko su-etena lortzeko asmoz eta Volodimir Zelenski Ukrainako agintaria barne hartuko duten etorkizuneko bake elkarrizketen oinarriak ezartzeko helburuarekin.
Bi gobernuek elkarrizketaren garrantzia azpimarratu arren, Trumpek onartu du % 25eko aukera dagoela bilerak arrakastarik ez izateko, eta Kremlinak ohartarazi du ez dela aurreikusten inolako akordio formalik sinatzea.
"Bilera hau oso garrantzitsua da bigarren bilera prestatzera begira, akordio batera iritsiko baitira hor (...). Mugei eta lurren banaketei buruzko ideien trukea egongo da. Bigarren bilera hori oso garrantzitsua izango da. Baina % 25eko aukera dago bilera honek arrakastarik ez izateko", adierazi du Trumpek Fox Radio irratian egindako elkarrizketa batean.
Agintari estatubatuarrak argitu duenez, lehen bilera horren emaitzen arabera, baliteke Zelenskirekin kontaktun jartzea hitzordu berri bat lotzeko, baina oraindik ez dute zehaztu non egingo luketen.
Trumpek argi utzi du oraindik ez duela Zelenskirekin hitz egin balizko bigarren bilera horren inguruan, eta nabarmendu du bere zeregina ez dela bake akordio bat zuzenean negoziatzea, baizik eta aldeen arteko elkarrizketa erraztea. "Akordioa negoziatzen utziko diet, baina nik ez dut zuzenean negoziatuko", azpimarratu du.
Goi-bileran Trumpen helburu nagusia berehalako su-etena lortzea izango da, eta urrats hori, bere ustez, erabakigarria izango litzateke bakerako. Trumpek ez daki bere helburua lortu ahal izango duen edo ez, baina, aurrerapenik ezean, AEBk Moskuren aurka zigor berriak ezarriko dituela ziurtatu du.
Etxe Zuriarentzat, hasierako su-eten konpromiso bat lortzea arrakasta handia izango litzateke. Hala baieztatu zuen New York Post egunkariak, presidentearen gertuko iturriak aipatuta. Trumpen lehentasuna gerra etetea da, Europako aliatuak eta Ukrainarentzako segurtasun bermeak barne hartzen dituzten bake elkarrizketa formaletarantz aurrera egin aurretik.
Bestalde, Kremlinak ziurtatu du Putinen eta Trumpen arteko bileran (Elmendorf-Richardson base militarrean egingo dute) agintariek ez dutela dokumenturik sinatuko. "Gai konplexuenei heltzeko bilera da", adierazi du Dmitri Peskov Errusiako presidentearen bozeramaileak.
Putinek, bestalde, AEBk gerra gelditzeko egindako "ahalegin zintzoak" goraipatu ditu, eta arma nuklearrak kontrolatzeko balizko akordio bati buruz hitz egiteko prest agertu da, baita Ukrainako gatazkari lotutako lurralde gaiei buruz hitz egiteko ere.
Goi-bilera 11:30ean hasiko da (19:30 GMT), eta, hasiera batean, bi agintarien arteko aurrez aurreko elkarrizketa izango da. Ondoren, lan-gosaria izango dute, bakoitzaren ordezkaritzarekin batera. Itxaropenak neurrizkoak badira ere, bi aldeak bat datoz egungo gatazka konplexuenetako batean elkar ulertzeko lehen urratsa dela esatean.
"Europako buruzagi batzuk" gonbidatuko lituzke Trumpek bigarren bilera batera
Vladimir Putin eta Volodimir Zelenski Errusiako eta Ukrainako agintarien arteko balizko bilera batean "Europako buruzagi batzuk ere bai" gonbidatzea proposatuko luke Trumpek, ostiral honetan Alaskan izango duten goi-bileraren ondoren.
"Bilera bat dugu Putinekin. Uste dut bilera ona izango dela, baina garrantzitsuena bigarrena izango da: Putinekin, Zelenskirekin eta ni neu. Agian Europako lider batzuk gonbidatuko genituzke, edo agian ez. Ez dakit. Oso garrantzitsua izango da hitz egitea, eta ikusiko dugu zer gertatzen den", esan du Trumpek.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.