BOLIVIAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskuinera biratu du Boliviak: Paz eta Quiroga presidentegaiak lehiatuko dira urriko bigarren itzulian

Ezustean, Alderdi Demokristauaren hautagaiak lortu du garaipena presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, Quiroga presidente ohi kontserbadorearen aurretik. Halaber, 20 urtez gobernatu duen ezkerreko MAS alderdia bigarren itzulitik kanpo gelditu da.  

El candidato del Partido Demócrata Cristiano ha logrado la victoria en la primera vuelta de las elecciones presidenciales por delante del expresidente conservador Quiroga. Los resultados suponen la salida de la izquierda del poder tras 20 años.
18:00 - 20:00

Rodrigo Paz oposizioko hautagaia nagusitu da, ezustean, Boliviako presidentea aukeratzeko igande honetan egin diren hauteskundeen lehen itzulian, eta Jorge Quiroga presidente ohi kontserbadorearekin lehiatuko da bigarren itzulian, botoen % 92 zenbatuta. Halaber, 20 urtez agintean egon den ezkerreko MAS alderdia bigarren itzulitik kanpo gelditu da. 

Hauteskunde Auzitegi Gorenak zabaldutako datuen arabera, Alderdi Demokristauaren hautagaia den Rodrigo Pazek botoen % 32 eskuratu du, Jorge Quiroga presidente ohiari aurrea hartuta (% 27). 

Hirugarren tokian gelditu da, botoen % 20 baino gehiagorekin, Samuel Doria zentro-eskuineko politikaria, eta dagoeneko iragarri du lehen itzulian irabazle izan dena babestuko duela urriaren 19an egingo den bigarren itzulian. 

Gauzak horrela, boterean kasik hogei urte egon ondoren, Sozialismorako Mugimendua (MAS) hondoratu egin da, ia desagertzeraino. Izan ere, Luis Arce presidenteak babestutako Eduardo del Castillo presidentegaiak botoen % 3 eskuratu du. 

Evo Morales ezkerreko presidente ohiak ez du hauteskundeetan parte hartu, ezin zuelako, eta horregatik boto baliogabea eskatu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X