Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEko Batzar Nagusiari begira, AEBk agintari palestinarrei emandako bisak baliogabetuko ditu

AEBko Gobernuak iragarri du Palestinak Nazio Batuen aurrean duen misio iraunkorreko kideak salbuetsiko dituela.
asamblea-general-onu- NBE batzar orokorra UNITED NATIONS.ORG
NBEren Batzar Nagusia. Artxiboko argazkia: United Nations

AEBko Gobernuak iragarri du baliogabetu egingo dituela Palestinako Agintaritzako eta Palestinaren Askapenerako Erakundeko (PAE) arduradunei irailean hasiko den NBEren hurrengo Batzar Nagusira joan ahal izateko herrialdera sartzeko bisak, baina zehaztu du salbuespena egingo duela Palestinak Nazio Batuen aurrean duen misio iraunkorreko kideentzat.

Frantziak, Erresuma Batuak, Kanadak edo Australiak, besteak beste, aurreikusita zuten foro horretan Estatu palestinarra aitortzen zutela iragartzea; AEBk eta Israelek gaitzetsi egiten dute erabakia, bakerako kaltegarria dela iritzita.

Joan den hilaren amaieran bi erakundeetako goi-kargudunen aurkako zigorrak iragarri zituenean egin bezala, Estatu Departamentuak argudiatu du ezeztapena "konpromisoak ez betetzeagatik" eta Gazako Zerrendan Israelen eta milizia palestinarren artean irekitako gatazkaren barruan "bake aukerak ahultzeagatik" egiten dela.

AEBk azpimarratu du erakunde horiek "terrorismoa sistematikoki arbuiatu" behar dutela eta "terrorismoa hezkuntzan bultzatzeari" utzi behar diotela, "AEBko legediak eta PAEk berak agindutakoa betez".

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X