Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
GERRA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak "Gazarako ekintza-plan bat" bidali die EBko buruzagiei

18:00 - 20:00

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroaren arabera, "une guztiz erabakigarria da", "erantzun indartsua" eskatzen duena, "ezer ez egiteak ez duelako ezer konpondu". Irtenbide bakarra bi estatu sortzea dela esan du, eta palestinarren ordezkariek NBEren konferentzian parte hartzeko aukerarik ez izatea gaitzetsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X