Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
GAZAREN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasek esan du nazioarteko harremanak "areagotu" dituela, Israel Gazan egiten ari den "sarraskia" gelditzeko asmoz

Talde islamiarrak ohartarazi duenez, gainera, Zisjordanian bizi duten hondamendia ez da Gazako Zerrendan bizi dutena baino samurragoa. 

FOTODELDÍA GAZA , 03/09/2025.- Palestinos desplazados del norte de la Franja de Gaza huyen con sus pertenencias a un campamento de desplazados en la calle Al-Rasheed, al oeste de la ciudad de Gaza. Según la ONU, alrededor del 90 % de la población de Gaza, o 1,9 millones de personas, se han visto desplazadas desde el inicio del conflicto. EFE/ Haitham Imad
Palestinarrek Al-Rasheed kaleko kanpamentu batera ihes egin dute, Gaza hiriaren mendebaldean.

Hamasek asteazken honetan adierazi du "areagotu" egin dituela harremanak hainbat herrialderekin, Israel Gazan egiten ari den "sarraskia" gelditzeko asmoz. Era berean, ohartarazi du Zerrendan bizi duten egoera ez dela Zisjordaniakoa baino "katastrofikoagoa".

Taher al Nunu talde islamistaren bozeramaileak nabarmendu du Hamasen buruzagitzak "harreman politikoak areagotu" dituela eskualdeko buruzagiekin eta funtzionarioekin, sarraskia gelditu eta giza-laguntza handitzeko eskualde- eta nazioarte-mailan egiten ari den ahaleginaren parte gisa".

Era berean, nabarmendu du "Hamas hainbat herrialderekin bide berriak eztabaidatzen” ari dela, eta, gobernu ultraeskuindarrak (Israelgo Gobernuari erreferentzia eginez), aldiz, uko egin diola duela bi aste egindako su-eten proposamenari.

Al Nunuk azpimarratu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak "Palestinako proiektu nazional osoaren aurka egiteko planak dituela". Hala, ohartarazi du "Zisjordanian gertatzen ari denaren larritasunaz", Gazan gertatzen ari dena baino katastrofikoa baita", haren hitzetan.

Orain arte, Israelen eraso-oldeak 63.600 palestinar baino gehiago hil ditu eta 160.000 pertsona zauritu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X