Putinek "argi apur bat" ikusi du Ukrainako "tunelaren amaieran", baina akordiorik ezean gerrak jarraituko duela ziurtatu du
Vladimir Putin Errusiako presidenteak asteazken honetan adierazi duenez, "nolabaiteko argia" ikusten du Ukrainako "tunelaren amaieran", AEBren ahalegin diplomatikoei esker. Hala ere, bake negoziazioek aurrera egiten ez badute, Errusiak bere helburuak "baliabide militarren bidez" bilatzen jarraituko duela ziurtatu du.
Putinek azpimarratu duenez, "sen ona nagusitzen bada, gatazka honetarako akordio onargarri bat lortu ahal izango da". "Are gehiago Trump presidenteak zuzentzen duen AEBko egungo administrazioaren aldartea ikusita. Deialdiak baino gehiago, konponbide bat topatzeko benetako ahalegina dago”, esan du.
Prozesu horrek irtenbiderik ez badu, "bide militarretik ezarritako helburuak lortu beharko ditugu", gaineratu du.
Horren harira, azpimarratu du armada errusiarra "arrakastaz" ari dela aurrera egiten fronteko ia sektore guztietan, eta etsaiaren egoera "kritikoa" dela, ia ez duela erreserbarik, eta brigada gehienek beharrezko langileen erdiak baino gutxiago dituztela, agintari errusiarraren arabera.
Ukrainarentzako segurtasun bermeei dagokienez, ukatu egin du gai hori abuztuaren erdialdean Trumpekin Alaskan egindako goi-bileran aztertu izana, eta gaineratu du ezin direla "Errusiaren kontura" hartu.
Halaber, Errusiako presidenteak adierazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko prest dagoela Moskura bidaiatzen badu: "Zelenski prest badago (biltzeko), etor dadila Moskura eta bilera hau egingo da".
Putinek ziurtatu du "inoiz" ez duela baztertu Zelenskirekin bilera bat egitea, baina horrek "zentzuren bat" izango lukeen galdetu dio bere buruari. Era berean, zalantzan jarri du Zelenski bera eztabaida horretarako pertsona legitimoa izatea, presidentetza amaituta ere karguan jarraitzen duela argudiatuta.
Hala ere, Ukraina ez da gai hauteskundeak antolatzeko, gaur egun bere lurraldearen zati bat tropa errusiarrek okupatzen baitute.
Balizko bilerari dagokionez, Andri Sibiga Ukrainako Atzerri ministroak "onartezintzat" jo du Putinen proposamena, eta gogoratu du gutxienez zazpi herrialde prest daudela Ukrainako eta Errusiako buruzagien arteko bilera baten anfitrioi izateko.
Horren ildotik, Sibigak esan du aukera horiek "serioak" direla, eta berretsi du Zelenski prest dagoela bilera edozein unetan egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, Las Vegasen (Nevada) lehen graduko hilketa leporatuta, 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.
Islandiak uko egin dio EBn sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 100 zenbatuta, ezezkoa (% 52,8) nagusitu da baiezkoak (% 47,2) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan. Emaitzak zabaldu ostean, lehen ministroak adierazi du ez duela aurrera egingo EBn sartzeko negoziazioetan.
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da Zipren
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da igande honetan Zipreko iparraldeko kostaldean, Kireniatik gertu. Agintarien arabera, 159 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta egoera larria dela gaineratu dute.