NBEko adituek premiazko bilera eskatu dute Israeli presioa egiteko
Erakundeko 40 adituk baino gehiagok salatu dute Gazako "genozidioa" eta "nahita eragindako gosetea", eta Israelen okupazioaren aurka egiteko eskatu diote Batzar Nagusiari.
Nazio Batuen Erakundeko 40 adituk larrialdiko bilera egiteko eskatu diote Batzar Nagusiari, hain zuzen Gazako egoeraren inguruan hitz egiteko. Horren helburua Israel presionatzea izango litzateke "genozidioa eta nahita eragindako gosetea" ikusita.
Gogora ekarri dutenez, irailaren 17an amaituko da erakundeak berak konponbidea bilatzeko ezarritako epea.
Adituen esanetan, laguntza humanitarioa kontrolatzeari uztea ez da nahikoa, eta berehalako su-etena deitu behar dela nabarmendu dute.
Gosetea "nahita diseinatzen eta betikotzen du Israelek", eta egoera hori "gizateriari irain egiten dio", NBEko kideek komunikatu batean egin duten salaketaren arabera.
"Baldintza genozidak" sortzeko ardura duen estatu batek ezin duela laguntza humanitarioa kontrolatu, eta, beraz, ikuskapena Israelen eskumenetik kanpo geratu behar dela erantsi dute.