Carlo Acutis mende honetako lehenengo santu izendatu du aita santuak
Leuzemiak jota hil zen 2006an, 15 urterekin. Acutis apirilaren 27an kanonizatu behar zuten, baina zeremonia bertan behera geratu zen Frantzisko aita santua hil zelako.
Carlo Acutis. Argazkia: EFE
Leon XIV.a aita santuak santu bihurtu du gaur, igandearekin, Carlo Acutis, Done Petri plazan.
Hain zuzen ere, XXI. mendean bizi izan zen gizasemea santu egin du aita santuak. Horrenbestez, Acutis lehen santu millenniala da.
Sekulako ikusmina piztu du izendapenak. Eguna argitu bezain pronto jendea zain zegoen Done Petri plazan, gazte katolikoentzat inspirazio iturri izan baitzen. Interneten zabaltzen zuen bere fedea sareko patroi gisa ezaguna zenak. 15 urterekin, baina, gaixotu eta leuzemiak jota hil zen.
Haren amaren esanetan, Jesusi bihotza zabaldu zion mutiko arrunt bat zen, nahiz eta Elizarentzat "zerbait gehiago" ere bazen.
Acutis, bizirik zegoela, 4 urteko haur bati pankreako gaitza sendatu omen zion, eta hil ondoren, ama batek errezu egin zuen haren hilotzaren aurrean, eta garezurrean hartutako kolpe baten ondorioz hilzorian zegoen alaba osatu omen zen.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Sua Paris erdialdeko jatetxe batean, doikuntzen aurkako protesten erdian
Suhiltzaileek Pariseko erdialdeko jatetxean piztutako sutea itzaltzea lortu dute. Milaka pertsona kalera atera dira gaur Frantzia osoan, 2026ko aurrekontuetan ia 44.000 milioi euroko doikuntza egiteko Gobernuaren planak salatzeko.
300 atxilotu inguru Frantzian, doikuntzen aurkako protesta egunean
Alderdiak eta sindikatuak alde batera utzita antolatu da 'Dena blokeatu dezagun' mugimendua eta helburua herrialdea geldiaraztea da. Polizia indarrek berrogeita hamar bat blokeo desegin dituzte, batez ere autobideetan eta garraio azpiegituretan, aurrekontu doikuntzen aurkako protesta egunaren hasieran.
Doikuntzen aurkako protesta eguna Frantzia osoan
"Dena blokeatu dezagun" leloa duen protesta sare sozialetan sortu zen hasiera batean, baina gero ezkerreko erakunde eta pertsonek bat egin dute, LFIren eta sindikatu batzuen babes nabarmenarekin. 2026ko aurrekontuetan ia 44.000 milioi euroko doikuntza egiteko Gobernuaren planak salatzeko deitu dituzte protestak.
Haurren obesitateak pisu txikikoa gainditu du lehen aldiz: hamar haurretatik batek gizentasuna pairatzen du munduan
Unicefek ohartarazi du elikagai ultraprozesatuen eraginaz eta haurrei zuzendutako publizitate oldakorraz, osasun, gizarte eta ekonomia ondorio larriak dituen epidemia globala bultzatzen ari dela.
Alex Txikon, Nepalgo protesten lekukoa: "Poliziak tiro egin die parlamentuko hormara igo direnei"
Alex Txikon alpinista bizkaitarra Katmandun zegoen protestak piztu zirenean. Nepalgo poliziak parlamentuan sartzen saiatzen ari zirenei tiro nola egin dien lekuko izan da Txikon. "Katmandu erabat itxita dago eta liskarrak daude", adierazi du.
Ursula von der Leyenek proposatu du Israelekin merkataritza gaietako akordioaren suspentsio partziala
Europako Batzordeko presidenteak, gainera, zigorrak planteatu ditu muturreko ministroentzat eta kolono bortitzentzat. Proposamenak, baina, 27en oniritzia beharko du aurrera egin dezan.
Armadak etxeratze agindua ezarri du Nepalen, dagoeneko 25 hildako eragin dituen protesta uholdea geldiarazteko
Istilu larriak bizi dira Nepalen, "Z belaunaldia" izenekoek hasitakoak. Astearte honetan K.P. Sharma Oli Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protestek bultzatuta. Katmanduko Aireportua itxita egongo da gutxienez 18:00ak arte, tokiko orduan (12:15 GMT).
Poloniak "erasotzat" jo du Errusiak bere aire-espazioa urratu izana, eta aho batez babestu dute
NATOko F-35 ehiza-hegazkinek, bereziki Herbehereetako Aireko Errege Indarrak, Poloniako aire-defentsa indartu dute goizaldean, Errusiako droneek aire-eremua urratu ostean, Ukrainaren aurkako eraso batean. Misil baten eta zazpi dronen arrastoak aurkitu dituzte Poloniako agintariek.
Albiste izango da: Gaza, krisi politikoa Frantzian eta suizidioaren prebentzioa
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Flotilla Sumudek "drone bidezko eraso" berri bat salatu du Tunisian
"Beste ontzi bati eraso egin diote droneekin egindako ustezko eraso batean. Ez dute inor zauritu", adierazi du ontziak X sare sozialeko kontuan.