Bolsonaro zigortu dute Lularen aurkako estatu-kolpe saiakeragatik
Erakunde kriminal armatu bateko kide izateagatik eta Lula da Silvaren aurka hauteskundeak galdu ostean estatu-kolpe bat bideratzeagatik zigortu dute Brasilgo presidente ohia.
Brasilgo Auzitegi Goreneko Lehen Salak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Jair Bolsonaro presidente ohiari, "boterean betikotzeko" asmoarekin konplot kolpista bat zuzentzeagatik, 2022an Luiz Inacio Lula da Silvaren aurka hauteskundeak galdu ostean.
Lehen aldiz zigortu dute Brasilgo presidente ohi bat estatu-kolpe saiakera bat egotzita.
Aretoko bost epaileetatik lauk jo dituzte errudun buruzagi ultraeskuindarra eta bere zazpi aliatu, besteak beste, Gobernuko ministro ohiak (2019-2022) eta agintari militar ohiak, ordena demokratikoaren aurkako bost delitu egotzita.
"Erakunde kriminalaren helburu nagusia Jair Messias Bolsonaro boterean mantentzea zen", adierazi du Cristiano Zanin epaimahaiaren presidenteak. 70 urteko politikariak jaso du zigorrik handiena.
Epaile bakar batek bozkatu du Bolsonaroren absoluzioaren alde, AEBko presidente Donald Trumpen presioa tarteko. Izan ere, prozesua artxibatzeko eskatu zuen hark, Brasilgo Auzitegi Goreneko epaileei zigor mehatxuak eginda eta herrialde horri % 50eko muga-zergak ezartzeko asmoa iragarrita.
Hori horrela, bart Trump epaiaren berri izan ondoren "harrituta" agertu da, eta Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak ohartarazi du AEBk erantzun egingo diola buruzagi ultraeskuindarraren aurkako epaiari.
Ebazpena, baina, ez da irmoa, helegitea jartzeko aukera baitu oraindik Bolsonaroren defentsak. Epaimahaia osatu duten epaile gehienek bere egin zituzten Fiskaltzaren tesiak, eta Bolsonaro Estatuaren egiturez baliatzearen erantzule egin zuen, botere konstituzionalak desegin, Lularen gobernua indarrez kendu eta "benetako diktadura" ezartzea helburu zuen plan bat abiatzeko.
Bolsonaroren defentsak helegitea aurkeztuko duela iragarri du
Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren defentsa legalak adierazi du zigorra "gehiegizkoa" dela eta helegitea aurkeztuko dutela, "baita nazioartean ere".
"Defentsaren esanetan, ezarritako zigorrak zentzugabeak eta neurrigabeak dira, eta, erabakiaren nondik norakoak aztertu ondoren, errekurtsoak jarriko ditu, nazioarteko helegiteak barne", iragarri dute Celso Vilardi eta Paulo Amador da Cunha Bueno presidente ohi ultraeskuindarraren abokatuek Terra atarian.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.