EBk asteazken honetan onartuko du Israelekin duen merkataritza-akordioa partzialki etetea
Kaja Kallas Erkidegoko diplomaziaren arduradunak eta Maros Sefcovic Europako Merkataritza komisarioak agerraldia egingo dute kazetarien aurrean, hartutako erabakien berri emateko asmoz.
Von der Leyen, Euroganberan. Artxiboko argazkia: EFE
Europako Batzordeak hainbat neurri hartuko ditu asteazken honetan, EBk Israelekin duen merkataritza-akordioa partzialki eteteko helburuarekin, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak joan den astean Batasunaren egoerari buruzko eztabaidan iragarri zuen bezala.
Aurreikusitako proposamenak, halaber, Israeli aldebiko laguntza etetea aurreikusten du, baita palestinar herritarrei ikuspegi humanitariotik laguntzeko eta Gaza berreraikitzeko finantza-mekanismo espezifikoak ezartzea ere, besteak beste.
Kaja Kallas Erkidegoko diplomaziaren arduradunak eta Maros Sefcovic Europako Merkataritza komisarioak agerraldia egingo dute kazetarien aurrean, hartutako erabakiaren berri emateko asmoz.
Adostutako neurrien artean, balitekie muturreko ministroen aurkako zigorrak ere jasotzea, baita Palestinarako Emaile Talde bat sortzea ere; Gaza berreraikitzeko tresna espezifiko bat izango duena.
Indarrean sartzeko, EBko 27 estatu kideen gehiengoaren onespena behar da, eta, beraz, erabakia, neurri handi batean, Alemania, Polonia eta Austriaren esku egongo da.
Guztira, aldebiko merkataritza 42.600 milioi eurora iritsi zen iaz. Israelgo esportazioak 15.900 milioi eurokoak izan ziren, horietatik ia erdia makineria eta garraio-ekipoei zegozkienak.
Aitzitik, EBk 26.700 milioi euroko ondasunak esportatu zituen Israelera (kasu honetan, guztizkoaren % 43 makineriari eta garraio-ekipoei zegozkien ere bai).
Israelek Gazako Zerrendaren aurkako erasoaldi militarra areagotu ondoren, EBko zenbait estatuk, besteak beste, Espainiak, elkartze-akordioa berrikusteko eskatu zuten, akordio horren 2. artikuluari aipamen eginez.
Artikulu horren arabera, "aldeen arteko harremanak, bai eta akordioaren aurreikuspen guztiak ere, Giza Eskubideen errespetuan eta printzipio demokratikoetan oinarrituko dira".
Nolanahi ere, Israelek beste lankidetza-esparru espezifiko batzuk ditu Europar Batasunarekiko, hala nola zientzia- eta ikerketa-programa (Horizon), eta Europako herrialdeen arteko elkarlanak bultzatzea helburu duten beste proiektu jakin batzuk hezkuntzan, telekomunikazioetan edota uren kudeaketan. Guzti horiek, batez beste, 1,8 milioi euro dira urtean.
Zure interesekoa izan daiteke
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen edo kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".