NBEko batzorde batek ondorioztatu du, lehen aldiz, Israelek genozidioa egin duela Gazan
Nazio Batuen nazioarteko batzorde independente honek baieztatu duenez, "kanpaina genozida bat abiatu dute Gazan herri palestinarra suntsitzeko", eta erantzuletzat jo ditu Israelgo buruzagi gorenak, hala nola, Isaac Herzog Israelgo presidentea, Benjamin Netanyahu lehen ministroa eta Yoav Gallant Defentsa ministro ohia. NBEko batzorde batek ondorioztatu du, lehen aldiz, Israelek genozidioa egin duela Gazan. Israelek "faltsutzat" jo du NBEren txostena.
"Israelek genozidioa egin du palestinarren aurka Gazan", adierazi du astearte honetan NBEko Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independente batek. Navi Pillay Ruandako genozidioaren ondorioz sortutako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren buru izandakoak zuzentzen du NBEko batzorde hori.
2023ko urriaren 7an Hamasek Israelen aurkako egunean hasitako ikerketaren arabera, "Israelgo agintariek eta segurtasun indarrek bost ekintza genozidetatik lau burutu dituzte", nazioarteko zuzenbidean jasota dagoen genozidioaren definizioari erreparatuta.
Ekintza genozidatzat jotzen dira: hiltzea, kalte fisiko edo mental larriak eragitea, bizi-baldintzak tamalgarriak ezartzea herri bat osorik edo zati batean suntsitzeko eta jaiotzak eragozteko neurriak ezartzea.
Batzorde horrek plazaratutakoen artean, lazgarrienetariko bat da bizi-itxaropena ia erdira jaitsi dela Gazan, 75,5 urterekin hasi baitzen gatazka, 40,5 urterekin urtebete geroago, eta 34,9 urtekoa da orain.
Kopuru horiek ez dute kontuan hartzen indarkeriaren eragina malnutrizioan edo arreta medikoa jasotzeko ezintasuna, hortaz, bizi-itxaropena are txikiagoa izango litzateke gaur egun.
Netanyahuren aurkako salaketak
"Krimen latz horien erantzuleak Israelgo agintariak dira, ia bi urtez kanpaina genozida bat burutu dutelako Gazan herri palestinarra suntsitzeko", esan du Pillayk komunikabideen aurrean egindako txosten luze baten aurkezpenean.
Egindako ikerketek agerian uzten dute, halaber, Israelgo Estatuak ez duela genozidioa egitea aurreikusi edo zigortu, eta ez dituela ekintza horiek ikertu ezta ustezko egileak auzipetu ere.
NBEko Batzordeak erantzuletzat jo ditu Israelgo buruzagi gorenak, hala nola, Isaac Herzog Israelgo presidentea, Benjamin Netanyahu lehen ministroa eta Yoav Gallant Defentsa ministro ohia (2022-2024).
Nazioarteko komunitatearen "konplizitatea"
horren aurrean, Batzordeak Israelgo Gobernuari eskatu dio Gazako genozidioa amai dezala eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren behin-behineko neurriak aplika ditzala. 2024ko urtarrilean Nazioarteko Justizia Auzitegiak genozidio-ekintzak prebenitzeko, frogak ikertzeko eta zaintzeko eta laguntza humanitarioa sartzen uzteko beharrezko guztia egiteko agindu zion Israelgo Gobernuari, eta horrek ez du ezer bete.
"Israelek bere gose-politikarekin bukatu behar du, eta laguntza humanitarioa oztoporik gabe eskuratzea erraztu eta bermatu", exijitu du Pillayk.
Batzordearen txostenean Gazako egoeran nazioarteko erantzukizuna ere aipatzen da, eta genozidioaren frogen aurrean izandako erreakzio eskasa konplizitatetzat har daitekeela ondorioztatu du.
"Nazioarteko komunitateak ezin du isilik egon Israelek Gazako herri palestinarraren aurka abiatutako kanpaina genozidaren aurrean. "Genozidioaren seinale eta froga argiak daudenean, hura geldiarazteko ezer ez egitea konplize izatea da", salatu du.
Israelen erantzuna
Israelek "faltsutzat" jo du NBEko Batzordearen txostena
Bestalde, Israelgo Gobernuak "faltsutzat" jo du NBEren txostena. Israelgo Atzerri Ministerioak bidalitako ohar baten arabera, txostena egin dutenek "Hamasen ordezkari gisa jarduten dute" eta "jarrera antisemitengatik ezagunak dira".
"Israelek erabat baztertzen du txosten distortsionatu eta faltsu hori, eta Ikerketa Batzorde hori berehala desegiteko eskatzen du", gaineratu du Israelgo Atzerri Ministerioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.