EBk Errusiaren "probokazioei” erantzun egingo diela agindu du, hegazkin militarrak Estonian eta Polonian sartu ostean
Poloniak eta Errumaniak antzeko gertakariak salatu zituzten duela egun batzuk. Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aurkeztu duen egunean gertatu dira.
Ursula von der Leyen, artxiboko irudi batean.
Europar Batasunak Errusiaren probokazioei "gogor" erantzungo diela agindu du, Errusiako ehiza-hegazkinak Estoniako aire-eremuan eta Poloniako Petrobaltic petrolio-plataformaren espazioan sartu ondoren.
Alde batetik, hiru MIG-31 ehiza-hegazkin errusiarrek Estoniako aireko espazioa urratu dute hainbat minutuz. Baltikoko herrialdeko Atzerri Ministerioak azaldu duenez, ehiza-hegazkin errusiarrak "baimenik gabe sartu dira" Finlandiako golkoan, Vaindloo uhartearen inguruan (Estoniako aireko espazioa), eta "guztira 12 minutu eman dituzte bertan".
Bertako gobernuak salatu du Errusia "soka tenkatzen” eta “oldarkortasuna areagotzen” ari dela. Hori dela eta, Moskuren gaineko "presio politikoa eta ekonomikoa azkar areagotzeko" deia egin du. Horrez gainera, NATOko 4. artikuluaren gaineko kontsultak abiarazi ditu.
Bestetik, Poloniak salatu du bi hegazkin errusiar Petrobaltic petrolio-plataformaren gainetik ibili direla, “altuera txikian”. Varsoviaren arabera, “plataformaren segurtasun eremuan” sartu dira.
Bi mugimendu horien aurretik, antzeko gertakariak salatu zituzten Poloniak eta Errumaniak ere. Ostiral honetan bertan, Putinen erregimenari zigor sorta berri bat jartzeko proposamena aurkeztu du Europako Batzordeak. Besteak beste, gas natural likidotuaren (GNL) erosketei jarri nahi dieten betoa 2027ko urtarrilaren 1era aurreratzea aztertuko dute. Horrez gainera, energia fosilen merkataritzaren aurkako neurriak eta Moskuk zigor finantzarioak saihesteko erabiltzen dituen kripto plataformen aurkako neurriak ere iragarri dituzte.
Europar Batasunak Errusiaren gaineko presioa areagotuko duela iragarri du. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak agindu du EBk "erabakitasunez" erantzungo diola "probokazio bakoitzari", eta Moskuren kontrako azken zigor-sorta onartzeko eskatu die Europako gobernuei.
Bestalde, Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak ohartarazi du estatuburu eta gobernuburuek "Errusiaren ekintzei eman beharreko erantzun kolektiboa" aztertuko dutela urriaren 1ean Kopenhagen egingo duten goi-bilera informalean.
Azkenik, Kaja Kallas EBko Atzerri Politikako goi-ordezkariak esan du gertakaria "probokazio oso arriskutsua" dela, eta "gure estatu kideei laguntzen jarraituko dugu, Europako baliabideekin defentsak indartu ditzaten", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".