Errusiak eta Bielorrusiak ariketa militarrak hasi dituzte, Poloniarekin eta NATOrekin tentsioak gora egin ostean
Kremlinak ukatu egin du Zapad-2025 maniobra militarrak hirugarren herrialdeei zuzenduta egotea. Dena dela, Ukrainako gerra hasi zenetik lehen aldiz egin dituzte horrelako ariketa militarrak.
Errusiako Armadak Ukrainako gerran erabilitako drone bat. Argazkia: Europa Press
Errusiak eta Bielorrusiak hainbat ariketa militar estrategiko hasi dituzte ostiral honetan bi herrialdeetan, Poloniarekin eta NATOrekin tentsioak gora egin eta gero.
"Tropen maniobra praktikoak Bielorrusiako eta Errusiako poligono militarretan gauzatuko dira, baita Baltikoko eta Barentseko uretan ere", zehaztu du Errusiako Defentsa Ministerioak, ariketa militarren berri eman duenean.
Kremlinak ukatu egin du Errusiaren eta Bielorrusiaren arteko Zapad-2025 maniobra militarrak hirugarren herrialdeei zuzenduta egotea. Dena dela, Ukrainako gerra hasi zenetik lehen aldiz egingo dituzte horrelako ariketa militarrak.
"Ariketak ez daude inoren aurka zuzenduta. Lankidetza militarraren jarraipena eta bi aliatu estrategikoren arteko interakzioaren hobekuntza besterik ez da", esan du Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzaren bozeramaileak.
Horren hitzetan, Errusia eta Bielorrusia estatuen arteko batasunaren segurtasun militarra indartzea da Bielorrusiako hiriburutik gertu eta Poloniako mugatik 450 kilometrora egiten ari diren ariketa militarren helburua. Zehazki, Minsk Bielorrusiako hiriburutik gertu dagoen Borisoveko poligono militarretan egiten ari dira maniobra horiek.
2021ean baino askoz soldadu gutxiago ari dira bertan parte hartzen, orduan 200.000 parte-hartzaile bildu baitzituzten. Hala ere, Errusiako eta Bielorrusiako militarrak ez ezik, beste herrialde batzuetakoak ere arituko dira oraingoan, Indiakoak eta Irangoak ere izango baitira bertan.
Maniobra militarrak irailaren 16an amaituko dira, eta, besteak beste, Errusiaren irismen ertaineko misil balistiko hipersonikoak baliatuko dituzte. Milaka kilometrora dauden objektiboak jo ditzakete, hamarnaka metro eskaseko errore-marjinarekin.
Maniobra horien "lehen fasean", Errusiaren eta Bielorrusiaren aurkako "eraso bati aurre egiteko" operazioak simulatuko dira; bigarrenean, berriz, "Errusia eta Bielorrusiaren arteko batasunaren lurralde-osotasuna berrezartzeko eta etsaia menderatzeko ariketak" landuko dituzte, "lagun diren herrialdeen talde militarren parte-hartzea barne".
Bielorrusiak (Errusiaren aliatu nagusia Ukrainako gerran) segurtasun-akordioa sinatu zuen Moskurekin 2024an, eta, horren ostean, Vladimir Putin buruzagi errusiarrak misilak aldameneko herrialdearen lurraldean zabaltzeko aukera aurreratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.