Jimmy Kimmelen programa bueltan da, Charlie Kirken hilketari buruzko iruzkinengatik bertan behera geratu ostean
"Jimmy Kimmel Live!" umorezko late night arrakastatsua ABC katera itzuliko da, saioa kendu izanak Ameriketako Estatu Batuetan sortutako polemikaren ostean.
Astearte honetatik aurrera Jimmy Kimmel umoregilearen programa entzutetsua (Jimmy Kimmel Live!) ABC katera itzuliko da, Charlie Kirk ekintzaile ultraeskuindarraren hilketari buruzko iruzkinengatik bertan behera geratu ostean.
Pasa den astean ABC kateak aipaturiko programa bertan behera uzteko erabakia hartu izanak polemika handia sortu du Ameriketako Estatu Batuetan, eta erdigunean jarri zen adierazpen-askatasunari eta zentsurari buruzko eztabaida.
Halaber, elkartasun oldea jaso du Kimmelek, telebistako eta Hollywoodeko aktoreen aldetik.
Irailaren 15eko saioak ezinegon handia sortu zuen Etxe Zurian. Horren harira, Brendan Carr Komunikazioen Batzorde Federaleko arduradunak (Trumpek izendatutakoa) aurkezlea "zigortu" ezean telebista-katearen aurkako neurriak hartuko zituztela esan zion ABC kateari. Horren ondotik, saioa bertan behera uztea erabaki zuen ABCk.
Erabaki horrek Donald Trump AEBko presidentearen oniritzia izan zuen. Are gehiago, emititzeko baimena kentzeko mehatxua egin zien berarekin kritikoak diren hedabideei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.