Bake plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Israeli galdegin dio eten ditzala berehalaxe Gazako erasoak

Minutu eta hamar segundoko bideo bat argitaratu du Etxe Zuriko kontuetan AEBko presidenteak, eta bertan adierazi du "tratu justua" jasoko dutela guztiek, eta negoziazioak abiatzear daudela.

Washington, DC (United States), 14/09/2025.- US President Donald Trump arrives on the South Lawn of the White House in Washington, DC, USA, 14 September 2025. EFE/EPA/Francis Chung / POOL
AEBko presidentea AEB Donald Trump

AEBko presidente Donald Trumpek Israelen eta Hamasen arteko balizko bake akordioa ospatu du, Palestinako talde islamistak bahitu israeldar guztiak askatzea onartu ostean, eta nazioartearen babesa eskertu du.

Trumpek minutu eta hamar segundoko bideo bat argitaratu du Etxe Zuriko kontuetan. Bertan adierazi du "tratu justua" jasoko dutela guztiek, eta negoziazioak laster hasiko direla.

Agintariak gaineratu du bahituak askatzea eta haien familiei entregatzea espero duela, eta eskerrak eman dizkie inplikatutako herrialdeei.

"Zentzu askotan, horrek ez du aurrekaririk (...) denak bat eginda zeuden gerra hau amaitzeko desioan, eta gertu gaude", adierazi du Trumpek.

Hamas talde islamistak negoziazioei ekiteko bahituak askatzea onartu ondotik etorri da AEBko presidentearen erantzuna. Horren harian, Israelgo Armadari galdegin dio Gazako bonbardaketak geldiarazteko.


Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X