Global Sumud Flotillan parte hartu duten nazionalitate espainiarreko 21 ekintzaile Madrilera iritsi dira
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboko kiderik ez dago talde horretan, eta Saharonimgo espetxean jarraitzen dute Espainiako Estatuko 24 herritarrekin batera, autoinkulpazioa sinatu ez dutelako.
Global Sumud Flotilla. Artxiboko argazkia: Agentziak
Israelek atxilotutako Global Sumud Flotillako kideetako batzuk beren jatorrizko herrialdeetara itzuli dira. Nazionalitate espainiarreko 49 ekintzaileetatik 21 gaur bertan iritsi dira Madrilera.
Hegaldia 16:00ak aldera atera da Tel Avivetik (Israel) Madrilgo Barajas aireportura.
Flotillan parte hartu duten lau euskal herritarrak ez daude lehen talde horretan, eta Saharonimgo espetxean jarraitzen dute Espainiako Estatuko 24 herritarrekin batera, autoinkulpazioa sinatzeari uko egin ostean.
Aitzitik, igande honetan iritsi dira Ada Colau Bartzelonako alkate ohia eta Jordi Coronas Bartzelonako zinegotzia (ERC).
Albaras ministro espainiarrak sare sozialetan azaldu duenez, Espainiako Gobernuak babes diplomatikoa eta kontsularra eskainiko die Israelen jarraitzen duten gainerako espainiarrei, "askatasuna berreskuratzen duten arte".
"Abusu larriak"
Global Sumud Flotillaren (GSF) talde juridikoak, Adalahk, bere aldetik, "abusu larriak" salatu ditu igande honetan misioko parte-hartzaileen aurka, Israelgo Atzerri Ministerioak ekintzaileen eskubideak "erabat errespetatu" direla ziurtatu ostean.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak ohar batean salatu duenez, GSFko kideek beren eskubideen "urraketa argiak" jasan dituzte, nazioarteko zuzenbidearen urraketak.
Larunbatean, Turkiara deportatutako 137 ekintzaileetako batzuek salatu zuten eskuak bizkarrean lotuta eta urik eta elikagairik gabe mantendu zituztela 36-40 orduz.
Aktibistek Greta Thunberg ekintzaile suediarra kolpatu eta modu iraingarrian tratatu izana ere leporatu zieten Israelgo indarrei. Ustez, Thunberg lurrean arrastaka eraman zuten eta Israelgo bandera bat musukatzera behartzen saiatu ziren. Israelek gezurtatu egin ditu gertakari horiek.
Adalahren abokatuek jasotako testigantzen arabera, aktibistei sendagaiak eta "funtsezko errezetak" ukatu dizkiete hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia bezalako gaixotasunak zituztenen kasuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.