TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gaza bi urteren ondoren, Gobernu Irekirako Aliantzaren goi-bilera eta aurreakordioa Gasteizko lorezainen gatazkan

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Gaza 2 urte: sarraskia

Gaza, bi urteren ondoren. Artxiboko argazkia: Agentziak

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Gaza, bi urteren ondoren: Bi urte bete dira astearte honetan, Hamasek Israelen egindako aurrekaririk gabeko erasoan 1.200 pertsona hil zuenetik. Berehala erantzun zuen Benjamin Netanyahuren Gobernuak: Gazako Zerrendaren aurkako bonbardaketa masiboekin hasi zena, erabateko genozidio bilakatu da. Horren erakusgarri, datuak: 67.000 hildako, gehienak, emakumeak eta haurrak; 168.000 zauritu; eta milioi erdi herritar baino gehiago goseteak jota. 

Gobernu Irekirako Aliantzaren goi-bilera: Gasteiz jendez gainezka, Gobernu Irekirako Aliantzaren goi-bilera tarteko. Nazioarteko hitzorduaren bederatzigarren edizioan 200 aditu, lider politiko eta aktibista izango dira ostiralera arte Arabako hiriburuan.

- Aurreakordioa Gasteizko lorezainen gatazkan: Enviser enpresak eta Gasteizko lorezaintzako langileen ordezkariak (LAB, ELA eta ESK) aurreakordio batera iritsi dira astelehen honetan. Hortaz, baliteke horrekin amaiera ematea Gasteizko lorezainen grebari, Araban sekula izan den grebarik luzeenetako bati (sei hilabetetik gora). Langileek akordioa berretsi edo ez erabakiko dute gaurko bozketan. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X