Frantziako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronek lehen ministro berri bat izendatuko du asteburua baino lehen, Lecornuren gomendioa aintzat hartuta

Frantziako jarduneko lehen ministroak bere “misioa bukatutzat” eman du, eta Macroni gomendatu dio lehen ministro berria izendatzeko. Oraindik, akordiorako aukera badela sinetsita dago, eta horregatik, hauteskundeak ez aurreratzeko aholkatu dio. 

PARIS (France), 06/10/2025.- French outgoing Prime Minister Sebastien Lecornu delivers a statement at the Hotel Matignon in Paris, France, 06 October 2025. Lecornu presented his resignation to the French president on 06 October, shortly after his cabinet was unveiled and nearly a month after being appointed as prime minister. (Francia) EFE/EPA/STEPHANE MAHE / POOL MAXPPP OUT

Sebastian Lecornu Frantziako jarduneko lehen ministroak amaitutzat eman du bere misioa, eta Emmanuel Macron presidenteari mezu bat utzi dio: datozen 48 ordutan lehen ministro berria izendatu dezala eta hauteskunde legislatiboak ez ditzala aurreratu, akordiorako aukerak badirela iritzita. France 2 telebista-kate publikoan eman du bere erabakiaren berri Lecornuk. 

Handik ordu gutxira, ia gauerdian, Eliseoak ohar batean iragarri du Macronek aintzat hartuko duela Lecornuren gomendioa eta lehen ministro berri bat izendatuko duela asteburua baino lehen. Macronek izendatzen duen seigarren lehen ministroa izango da. 

Joan den irailaren 9an hartu zuen lehen ministro kargua, eta ordutik, alderdi politikoetako ordezkariekin bildu eta egonkortasun-itun bat adostea izan da bere egitekoa. Ez da posible izan, eta gaur arratsaldean eman dio horren berri Macroni, Eliseoan egin duten bileran. Eskuin muturrak eta Frantzia Intsumisoak ez dute parte hartu errondan. 

Nolanahi ere,  azaldu duenez, itxaropenerako printzak egon badaude, eta horregatik, presidenteari gomendatu dio parlamentua ez desegiteko. Bere hitzetan, egungo egoerak eta gehiengoak bide ematen dute datozen bi egunotan lehen ministro berria izendatzeko. 

Macronen Gobernuak onartu zuen pentsioen erreforma da aldeen arteko akordioa eragotzi duen puntu nagusienetako bat. Lecornuren arabera, erreforma hori bertan behera uzteak 3.000 milioi euroko kostua izango luke 2027an Frantziako diru-kutxan. "Erreforma honen inguruko eztabaida berriro zabaltzeko bidea zabaldu beharko genuke", amaitu du. 

Lurrikara politikoa bizi dute Frantzian. Joan den astelehenean, Lecornuk dimisioa aurkeztu zion Macron presidenteari, gobernua iragarri eta ordu gutxira, eta handik ordu batzuetara, Macronek Gobernua osatzeko beste aukera bat eman zion, bi eguneko epea ezarrita. Ordurako jardunean zegoen lehen ministroak onartu egin zuen eskaria, baina gaur amaitu du bere lana. 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X