Albiste izango dira: Bahitu eta presoen trukea Gazan, Ekonomiako Nobel Saria eta istiluak Gasteizen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bahitu israeldarren eta preso palestinaren trukea: Gazako bake akordioaren lehen fasean adostutakoari jarraituz, Hamasek eta Israelek bahituak eta presoak trukatuko dituzte. Gatibuak bi fasetan askatuko dituzte: 7:00etan eta 9:00etan (Euskal Herriko ordua). Trukean, Israelek 2.000 palestinar preso askatuko ditu.
- Ekonomiako Nobel saria: Suediako Errege Akademiak 2025eko Ekonomia Nobel sariaren irabazlea iragarriko du, 11:45etik aurrera. Iazko irabazleak Daron Acemoglu turkiarra eta Simon Johnson eta James A. Robinson britainiarrak izan ziren.
- Istiluak Gasteizen: Gutxienez 19 pertsona atxilotu dituzte igande honetan Falangek Gasteizen deitu duen elkarretaratzean izandako istiluetan.