Donald Trump: "Poztasun eta itxaropen handiko eguna da"
Donald Trump AEBko presidenteak Israelgo Parlamentuan azpimarratu duenez, "hau ez da soilik gerra baten amaiera, beldurra eta heriotza nagusi izan diren aro baten amaiera da, eta fede, itxaropen eta Jainkoaren aro baten hasiera". "Israelentzat eta laster eskualde benetan bikaina izango den harmonia iraunkorraren hasiera da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Macronek iragarri du goi-bilera bat deituko duela, Erresuma Batuarekin batera, Ormuzen "nabigazioa berrezartzeko"
Frantziako liderrak adierazi du misioa “erabat defentsiboa” izango litzatekeela eta “gatazkan dauden aldeetatik bereizia”. Goi-bilera “datozen egunetan” egingo da.
Peter Magyar, Orbanen nagusitasunari amaiera eman dion kontserbadorea
Arlo ekonomikoan modernizatzaile, eta sozialean, kontserbadore, Magyar gai izan da bere inguruan biltzeko ofizialismoan jada gustura ez zeuden horiek, bai eta oposizio liberala eta, are, progresista ere, Orbanen eta haren Fideszen 16 urteko agintearen ostean, aldaketa gosez zirenak, guztiak ere. Ustelkeriaren kontrako diskurtso indartsuarekin, erakundeak "garbitzera" dator, funts europarrak berreskuratzera eta ekonomia biziberritzera.
Urkulluren ustez, Magyarren garaipena EBrako "itxaropen puntu bat" da, baina adierazi du zuhur jokatu beharko litzatekeela harekin
Iñigo Urkullu lehendakari eta eAtlantic fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Europar Batasunaren ikuspuntutik, Magyarrek Orbanen aurrean lortutako garaipena "itxaropen puntu bat" da, baina "nondik datorren" kontuan hartuta, zer politika darabilen ikusi arte itxarotea eskatu du.
Magyarren gehiengoak Orbanek hartutako norabidea eta ezarritako oreka alda ditzake
Lehen ministro berriak Parlamentuaren bi heren baino gehiago lortu ditu, eta Budapest berriro EBra gerturatuko dela agindu du, Bruselan, Moskun eta Kieven berehalako ondorioak izango dituen mugimendu batean.
"Hainbat ontzi" petrolio bila AEBra doazela esan du Trumpek eta Iranek ohartarazi du Ormuzera doazenek su-etena urratuko dutela
Ameriketako Estatu Batuek Ormuzko itsasartea blokeatuko dutela iragarri dute astelehenetik aurrera (14 GMT, 16:00ak Euskal Herrian eta 17:30ak Teheranen).
Peruk eskuinera egin du: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira
Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuko botoak zenbatzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.
EBk ospatu egin du Hungariak "Europarako bidea" hartu izana, eta Errusiak harreman "pragmatikoa" espero du
Europako buruzagi ,ia guztiek ospatu dute Hungariako aldaketa politikoa, Europar Batasunaren proiektua indartuta ikusten dutelako. Kremlinek adierazi du harreman ona izan nahi duela agintari berriekin, Europako gainerako herrialdeekin bezalaxe.
Magyarrek garaipen argia eskuratu du Orbanen aurrean, eta aurrekaririk gabeko gehiengoa lortu du Hungarian
Peter Magyar kontserbadorearen garaipenak aro politiko berri bat abiatu du herrialdean, urte luzez Europar Batasunarekin tirabirak izan ondoren, norabide europeista hartuta.
Magyarrek bi hereneko gehiengoa lortu du Hungariako Parlamentuan, botoen % 80 zenbatuta
Botoen % 81,5 zenbatuta, oposizioak 199 eserlekuetatik 137 lortu ditu, eta Viktor Orban ultraeskuindarraren Fidesz alderdiak, berriz, 55. 2010az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatu du Europa erdialdeko herrialdea.
Parte hartze markak hautsi dira Orbanentzat erabakigarriak diren Hungariako hauteskundeetan
18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu da 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).