FRANTZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarkozy urriaren 21ean sartuko da kartzelan

Frantziako presidente ohiari 5 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten  hauteskunde-kanpainarako dirua Libian eskuratzen saiatzeagatik.

Nicolas Sarkozy
Nicolas Sarkozy eta bere emazte Carla Bruni artxiboko irudi batean.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia La Santeko (Paris) espetxean sartuko da urriaren 21ean. 2007ko hauteskunde presidentzialen kanpainarako dirua Libian lortzen saiatzeagatik 5 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten epaileek irailean.

Sarkozy Fiskaltza Nazionalaren bulegoetan izan da astelehen honetan espetxeratzearen data eta lekua ezagutzeko. Bere abokatuek aurreratu dute egun horretan bertan kartzelatik irtetea eskatuko dute.

Kartzelara joango den Frantziako lehen estatuburu ohia izango da. Beti bere errugabetasuna defendatu du, baina epaileek konspirazio kriminala delituaren erruduna zela erabaki zuten. Frogatutzat jo zuten 2007ko hauteskunde kanpainarako dirua lortzen saiatu zirela bere gertuko laguntzaileak Libiako gobernutik, Muammar Gaddafi diktadore zena agintean zegoela.

Hirugarren aldiz zigortu dute Sarkozy iruzurrarekin lotutako karguengatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira

Nazioarten eguneko irudia Irango protestetan hildakoen lehen irudiak dira. Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira, izan ere, arratsaldean. Irudietan, dozenaka eta dozenaka gorpu ikusten dira kaleetan, lurrean botata. Komunikazioak eten egin zituen orain hiru egun erregimenak eta, horregatik, zaila da jakitea zer den benetan gertatzen ari dena eta zenbat diren hildakoak. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 500dik gora dira hildakoak eta 10.000 atxilotuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X