Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |

Frantziako Gobernua

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lecornuk pentsioen erreforma bertan behera uztea proposatu du, hauteskunde presidentzialak igaro arte

Asanblea Nazionalean lehen ministro gisa egin duen aurkezpen hitzaldian ohartarazi du Frantzia "aurrekontuen kolapsoa" izateko "arriskuan" dagoela, eta erantsi du horrek "herrialdearen etsaiei" soilik egiten diola "mesede". 

Sébastian Lecornu

Sébastian Lecornu, gaur, Asanblea Nazionalean. Argazkia: AFP

2027ko hauteskunde presidentzialak igaro arte, pentsioen erreforma bertan behera uztea proposatu du Sebastian Lecornu Frantziako lehen ministroak. Datorren urteko urtarriletik aurrera da indarrean sartzekoa erreforma.  

Asanblea Nazionalean lehen ministro gisa egin duen aurkezpen hitzaldian egin du proposamena Lecornuk. Ordu batzuk lehenago, Ministroen Kontseiluaren bilera zuzendu du, eta han, aurrekontu proiektua aurkeztu eta aztertu dute. 

Abendua baino lehen aurrekontuak onartzeak berebiziko garrantzia du Frantziako Gobernuarentzat, eta hori da lehen ministro izendatu berriaren helburu nagusia. Ohartarazi du "aurrekontuen kolapsoa" izateko arriskuan dagoela Frantzia, eta horrek "herrialdearen etsaiei" soilik egingo diela mesede. Hori dela eta, oposizioko taldeei zuzendu zaie, "premiaz, ahalik eta aurrekontu onena" onartu dezaten. 

Pentsioen erreformak ditu aurrekontuen negoziazioak blokeatuta, eta gaurko iragarpenarekin akordioari atea zabaldu nahi dio Lecornuk. Besteak beste, erreformak erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzea jasotzen du. 

Nolanahi ere, lehen ministroak nabarmendu du pentsioen erreforma atzeratzeak Frantziako diru-kutxan "eragin handia" izango duela, eta "konpentsatzeko formulak" bilatu beharko direla, "gastuak murriztuta". 

Egoera bideratzeko, proposatu du ondorengo egunetan lan eta pentsioen gaineko konferentzia bat egitea, alderdiak elkarrekin ados jarri daitezen. 

Halaber, iragarri duenez, aurrekoek ez bezala, berak ez du Konstituzioaren 49.3 artikulua baliatuko legeak aurrera ateratzeko. "Zuek bozkatuko duzue, zuek erabakiko duzue", esan die Asanblea Nazionaleko diputatuei. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X