Alemaniako Gobernuak derrigorrezko soldaduska ezartzeko beste pauso bat eman du: boluntario nahikorik ez badago, zozketa egingo du
Abuztuan, Ministroen Kontseiluak derrigorrezko soldaduska berrezartzea aurreikusten duen lege proiektua onartu zuen. Horren arabera, egin behar izatekotan, boluntario nahikorik egon ezean, zozketa bidez aukeratuko dituzte. 2026tik aurrera, Alemaniako 18 urtetik gorako gizonezko guztiek galdetegi bat bete beharko dute.
Derrigorrezko soldaduska berrezartzeko bidean pausoak ematen jarraitzen du Alemaniak. Koalizio gobernua osatzen duten alderdiek (CDU/CSU eta SPD) aurreakordioa lortu dute, eta soldaduska egiteko boluntario nahikorik egon ezean, zozketa bidez aukeratuko dituzte.
2011n bertan behera utzi zuten derrigorrezko soldaduska Alemanian, eta geroztik armada profesionala dute. Hala ere, pasa den legegintzaldiaz geroztik atzera eigteko aukera aztertzen ari dira.
Pasa den abuztuan, Ministroen Kontseiluak derrigorrezko soldaduska berrezartzea aurreikusten duen lege-proiektua onartu zuen. Horren arabera, behar izatekotan, eta boluntario nahikorik ez badago, zozketa bidez aukeratutako gizonezkoek soldaduska egin beharko dute.
2026tik aurrera, Alemaniako 18 urtetik gorako gizonezko guztiek galdetegi bat bete beharko dute.
Alemaniako koalizio gobernua osatzen duten alderdiek adostutako aurreakordioaren arabera, nahikoa boluntario ez badago galdetegia bete dutenen artean zozketa egingo dute eta, suertatuz gero, derrigorrezko soldaduska egin beharko dute. Boluntarioak lortzeko asmoz, pizgarri fiskalak eman nahi ditu gobernuak.
Forsa etxeak egindako azken inkestaren arabera, Alemaniako herritarren % 62 zerbitzu militarra berrezartzearen alde daude, baina gobernuaren proposamenak eztabaida handia piztu du herrialdean.
Danimarkan, behar adina boluntario lortzen ez dituzten kasuetan, 18 urteko neska-mutilen artean zozketa egin, eta 11 hilabetez zerbitzu militarra egiten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango