Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasek entregatutako azken bi gorpuak identifikatu ditu jada Israelek

Talde palestinarrak Gurutze Gorriaren esku utzi ditu bi gorpuak, Gazako Zerrendako hondakinen artean berreskuratu ostean. Hamasek ohartarazi zuen ez zituela gorpu guztiak, eta, beraz, ezingo zituela berehala entregatu.

(Foto de ARCHIVO)

February 20, 2025, Khan Unisis, Gaza: (int) palestinian resistance received and hands over bodies of four israeli captives to the red cross in bani suhaila. February 20, 2025, khan yunis, gaza, palestine: the palestinian resistance received the bodies of 4 israeli prisoners in bani suhaila, east of khan yunis, south of the gaza strip and hands them over to the red cross amid the presence of hamas fighters. On wednesday (19,) hamas spokesperson abu obeida stated that the bodies of the bibas family and the remains of captive oded lifshitz would be handed over, emphasizing that they were all alive before israeli military aircraft deliberately bombed their locations in the gaza strip.  .mandatory



Europa Press/Contacto/Hashem Zimmo

20/2/2025

Gurutze Gorriak Khan Yunisen hartutako irudia. Argazkia: Europa Press.

Hamas talde palestinarrak bezperan entregatutako bi gorpuen identitatea baieztatu dute Israelgo agintariek: Ronen Tommy Engel israeldarra eta Suntaya Akrasi thailandiarra dira.

Israelgo Armadaren arabera, "Hamaseko terroristek 2023ko urriaren 7an hil zituzten, eta gorpuak bahitu eta Gazako Zerrendara eraman zituzten".

Identifikazio prozesuan, Israelgo Forentseak, Polizia eta militarrak aritu dira. FDIk berretsi duenez, "Hamasek akordioaren bere zatia bete behar du eta ahalegin guztiak egin behar ditu, hildako bahituen gorpuak familiei itzuli eta behar bezala ehortz ditzaten".

Azken horiek kontuan hartuta, Hamasen esku dauden 28 hildakoetatik 11ren gorpuzkiak entregatu dituzte jada; beraz, 15 gorpu daude oraindik Gazako Zerrendan lurperatuta.

Israelen erasoaldia hasi zenetik, 68.000 pertsona hil eta 170.000 baino gehiago zauritu dira Gazan, bertako agintariek emandako datuen arabera. Hildakoen zerrenda, baina, handitzen doa egunero, Gazako hondakinen artean etengabe ari baitira gorpuak aurkitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X